Euskadi.eus
  • 451/2009 DEKRETUA, uztailaren 7koa, honen bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: Mespelerreka auzoko saneamendua lehen mailako sarera sartzeko proiektua proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

451/2009 DEKRETUA, uztailaren 7koa, honen bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: Mespelerreka auzoko saneamendua lehen mailako sarera sartzeko proiektua proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 141
  • Hurrenkera-zk.: 4229
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/07
  • Argitaratze-data: 2009/07/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen 2008ko urriaren 30ko bilkuran, «Mespelerreka auzoko saneamendua lehen mailako sarera sartzeko proiektua» proiektua onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zen; proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2009ko apirilaren 28an Zuzendaritza Batzordeak egin zuen bilkuran, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu.

Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Gaur egun, Mespelerrekako auzoan, mantentze-lan konplexua duen ur-araztegi bat dago, saneamendu-sarea nahiko zaharra da, eta hainbat pasagune ditu Castaños errekastoaren gainetik. Instalazioak nekez hartzen ditu emari handiak euri-sasoian, eta desinfekzio-tratamendurik ez dauka. Beste alde batetik, Barakaldoko Udalak saneamendu-sarea berritzeko asmoa dauka. Ura egungoa baino kota txikiagoan iritsiko da ur zikinen araztegira sare horretatik; beraz, ponpaketa berria eraiki beharko da, araztegia baino lehenago.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2009ko uztailaren 7an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko da.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko uztailaren 7an.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik