Euskadi.eus
  • 448/2009 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Elorrioko (Bizkaia) Kainabera Lankidetza eta Elkartasunerako Elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

448/2009 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Elorrioko (Bizkaia) Kainabera Lankidetza eta Elkartasunerako Elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 4116
  • Xedapen-zk.: 448
  • Xedapen-data: 2009/07/07
  • Argitaratze-data: 2009/07/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Elorrioko (Bizkaia) Kainabera Lankidetza eta Elkartasunerako Elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez, herri-onurako erakundea dela aitortzea merezi duelako, oro har, giza eskubideen alde, garapenerako lankidetzan, haurrei babesa ematen eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei laguntza ematen burutzen dituen jarduerak direla-eta.

Erakunde eskatzailea 1996ko urriaren 22an inskribatu zen Elkarteen Erregistro Orokorrean, AS/B/05003/1994 erregistro-zenbakiarekin. Erakundeak Bizkaiko Lurralde Historikoan dihardu batik bat.

Sortu zenetik, Elorrioko (Bizkaia) Kainabera Lankidetza eta Elkartasunerako Elkarteak, bere helburuak lortzeko egin beharreko jarduera guztiak egiten ditu, hau da, sentsibilizazio-jarduerak, hirugarren munduko herrialdeetan garapen-proiektuak bultzatzen ditu eta deserrotze sozialak eragindako edo poluzio erradioaktiboak zigortutako eremuetako haurren harrera-programak burutzen ditu, eginkizun nagusien artean.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientearen instrukzioa egin da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, Elorrioko (Bizkaia) Kainabera Lankidetza eta Elkartasunerako Elkartea herri-onurakoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak bai instituzioak.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak elkarrekin proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko uztailaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko uztailaren 7an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua.

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.