- 459/2009 DEKRETUA, uztailaren 14koa; honen bidez adierazten da Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko: «A-3212 errepidean 58,22 kilometrotik (A-124 errepidearekin bat egiten duen lekuan) 65,72 kilometrora bitarteko trazadura hobetzeko eta plataforma zabaltzeko proiektua». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu459/2009 DEKRETUA, uztailaren 14koa; honen bidez adierazten da Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko: «A-3212 errepidean 58,22 kilometrotik (A-124 errepidearekin bat egiten duen lekuan) 65,72 kilometrora bitarteko trazadura hobetzeko eta plataforma zabaltzeko proiektua».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 140
- Hurrenkera-zk.: 4209
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/14
- Argitaratze-data: 2009/07/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Herrilan eta Garraio Saileko diputatuak 2008ko urriaren 14an emandako foru-aginduaren bidez, ondoko proiektu hau onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zen: «A-3212 errepidean 58,22 kilometrotik (A-124 errepidearekin bat egiten duen lekuan) 65,72 kilometrora bitarteko trazadura hobetzeko eta plataforma zabaltzeko proiektua». Proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2009ko ekainaren 9an Diputatuen Kontseiluak egin zuen bilkuran, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikulua betez egin ahal izateko.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean, zenbait alegazio aurkeztu ziren, eta administrazio-dosierrean adierazten den moduan ebatzi ziren.
Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Dosier horrekin eraldatuko den zatia Arabako Errepideen Osoko Planean dago sartuta, Ibilbidea Hobetu eta Plataforma Handitzeko Programan. Errepide horretan deskoordinatuta daude oinplanoa eta altxaera, eta ibilbidean galdu egiten da ikuspena. Kanalizatu gabeko hainbat gurutzagune daude. Gurutzaguneak hobetzeko, eskuinerantz jotzeko biraguneetan bizkortzeko eta astirotzeko erreiak eraikitzea proposatzen da; hori ezartzen du Sustapen Ministerioaren araudiak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumeneko sailburuari zegokion horretarako proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2009ko uztailaren 14an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau
Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko uztailaren 14an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


