Euskadi.eus
  • 465/2009 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari (SPRI) Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

465/2009 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari (SPRI) Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria eta Berrikuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 4285
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/21
  • Argitaratze-data: 2009/07/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

SPRI, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren Administrazio Kontseiluak, 2009ko martxoaren 30ean egindako bileran, erabaki zuen Akziodunen Batzar Orokorrari sozietatearen kapitala 31.853.900 euroz gehitzeko proposamena egitea.

SPRI, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA sozietatearen bazkide denez, lehentasunezko eskubidea du sozietatearen Akziodunen Batzar Nagusiak jaulkitzen dituen akzio berriak harpidetzeko, Sozietate Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren 158. artikuluan agindutakoarekin bat.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak nahitaez adieraziko ditu, non eta doako eskuratzea ez den, sozietatearen xedea eta EAEk sozietatean, zuzenean nahiz zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen.

Ondokoak dira SPRI Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea SA sozietatearen helburu sozialak:

  1. Industria sustatzen laguntzea, ikerketen bidez, eta kudeaketa, ekonomia, teknika eta industriarako interesa duten bestelako arloetan zerbitzu-aholkularitza emanez.

  2. Enpresa berrien sorrera sustatzea, hala nola jada martxan daudenen zabalkundea, garapen teknologikoa eta esportazioari arreta berezia eskainiz.

  3. Enpresen arteko jarduera komunak eta kooperaziokoak sustatzea, horrek lehiakortasuna indartzera eramaten duenean.

  4. Enpresen onbideratze eta birmoldaketa prozesuetan inplikatutako alderdien indarrak era osagarrian laguntzea, betiere bideragarritasun baldintza objektiboak biltzen badituzte.

  5. Ikerketa eta garapeneko proiektuak sustatzea, izan prozesu berrietan zein produktu industrialetan eta honi loturiko zerbitzuetan.

  6. Sozietatearen helburuekin zerikusia duen bestelako edozein.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria eta Berrikuntzako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko uztailaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko uztailaren 21ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria eta Berrikuntzako sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik