- 21/2009 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko hiru kide ordezkatzeko onarpena ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu21/2009 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko hiru kide ordezkatzeko onarpena ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 173
- Hurrenkera-zk.: 4926
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/30
- Argitaratze-data: 2009/09/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
Lan Harremanen Kontseiluari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Legearen 5. artikuluaren arabera, Lan Harremanen Kontseiluko kideak izendatzea lehendakariaren eskumena da, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, Kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.
Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, Lan Harremanen Kontseiluaren ekainaren 27ko 11/1997 Legeak, 6.2 artikuluan, aukera ematen die sindikatu erakunde eta konfederazioei eta enpresa konfederazioei izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.
Legezko ahalmen horren indarrez, Confebask enpresari erakundeak eta Unión General de Trabajadores de Euskadi sindikatuak uztailaren 23ko 3/2007 Dekretuak izendatutako hiru kide ordezkatzea erabaki dute, eta, horretarako, beste hiru kide izendatzea konfederazioaren eta sindikatuaren izenean kontseiluan aritzeko.
Ondorioz, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2009ko uztailaren 30ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


