- 518/2009 DEKRETUA, irailaren 22koa; honen bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: «Durangaldeko eskualdea hornitzeko lanen proiektua. Arriako zundaketen elektrifikazioa eta ekipamendua» proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu518/2009 DEKRETUA, irailaren 22koa; honen bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: «Durangaldeko eskualdea hornitzeko lanen proiektua. Arriako zundaketen elektrifikazioa eta ekipamendua» proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 190
- Hurrenkera-zk.: 5344
- Xedapen-zk.: 518
- Xedapen-data: 2009/09/22
- Argitaratze-data: 2009/10/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen 2008ko abenduaren 29ko bilkuran, «Durangaldeko eskualdea hornitzeko lanen proiektua. Arriako zundaketen elektrifikazioa eta ekipamendua» proiektua onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zen; proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2009ko maiatzaren 26an Zuzendaritza Batzordeak egin zuen bilkuran, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu.
Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Garaizarko EUTan erabilgarri dauden emariak handitzeko -handik hornitzen da Durangaldea-, gune hartako akuiferoak ahalik eta gehien ustiatu behar dira. Egun, Arriakoak gutxiegi erabiltzen dira; horretarako, ponpaketa bat elektrizitatez hornitu behar da, sekzioa handitu, eta egungo ubidearen materiala aldatu.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko irailaren 22an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko irailaren 22an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


