Euskadi.eus
  • 535/2009 DEKRETUA, urriaren 6koa, Kirolene Kirol Ikastetxe Publikoa sortu eta martxan jartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

535/2009 DEKRETUA, urriaren 6koa, Kirolene Kirol Ikastetxe Publikoa sortu eta martxan jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 5616
  • Xedapen-zk.: 535
  • Xedapen-data: 2009/10/06
  • Argitaratze-data: 2009/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Autonomia Estatutuko 16. artikuluak -Konstituzioko lehenengo xedapen gehigarria aplikatuz- ezartzen du ezen Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena dela irakaskuntza, maila, gradu, modalitate eta espe-

zialiate guztietan, betiere kontuan izanik Konstituzioko 27. artikulua, hori garatzen duten lege organikoak, Konstituzioko 149.1.30 artikuluak Estatuari egozten dizkion ahalmenak eta guzti hori bete eta bermatzeko beharrezkoa den ikuskaritza gorena.

Abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretuak erregimen bereziko irakaskuntza modura ezarri zituen helburu legetxe Kirol Teknikariaren eta Goi mailako Kirol Teknikariaren titulu ofizialak lortzea dutenak. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan sendetsi egiten da kirol irakaskuntzen konfigurazio hori, eta hezkuntza sistemak eskaintzen dituen irakaskuntzen barruan txertatzen ditu, sistema horretako gainerako irakaskuntzei ematen zaien tratamendu antzekoaz. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren ildotik urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak erregimen bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duenak- kirol irakaskuntzak bi gradutan egituratzen ditu: gradu ertaina eta goi mailako gradua. Graduok gainditzeak kirol teknikariaren eta goi mailako kirol teknikariaren tituluak lortzea dakar, dagokion kirol-modalitate edo espezialitatean. Irakaskuntza horiek ofizialak izango dira eta baliotasun akademikoa eta profesionala izango dute Estatu guztian.

Eusko Jaurlaritzaren kirol politikaren helbururik behinenetarikoa da, izan ere, erregimen bereziko kirol irakakaskuntzak arautu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontsolidatu eta garatzea. Bide horretan lagungarria da, besteak beste, irakaskuntza horiek emango dituzten ikastetxeak sortzea edo baimentzea. Horri dagokionez, behar-beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuaren demanda asebeteko duten kirol espezialitateei laguntza ematea modalitate hauetan: kirola eta eskalada, futbola, saskibaloia, eskubaloia, atletismoa eta negu-kirolak; baita beste batzuk ere, aurrerantzean horiek irakasteari egoki irizten bazaio.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko urriaren 6an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Kirolene Kirol Ikastetxe Publikoa sortu eta martxan jartzen da. Helbidea: San Inazio kalea, 5, behekoa, Durango (Bizkaia); kode zenbakia: 48017186.

Kirolene Kirol Ikastetxe Publikoak honako irakaskuntza hauek eman ditzake:

  1. Modalitatea: mendiko kirolak eta eskalada.

    Gradu ertaina: Goi-mendiak espezialitatea.

    Gradu ertaina: Trokak espezialitatea.

    Gradu ertaina: Eskalada espezialitatea.

    Gradu ertaina: Mendi ertainak espezialitatea.

    Goi mailako gradua: Goi-mendiak espezialitatea.

    Goi mailako gradua: Eskalada espezialitatea.

    Goi mailako gradua: Mendiko eskia espezialitatea.

  2. Modalitatea: futbola.

    Gradu ertaina: futbola espezialitatea.

    Gradu ertaina: aretoko futbola espezialitatea.

    Goi mailako gradua: futbola espezialitatea.

    Goi mailako gradua: aretoko futbola espezialitatea.

  3. Modalitatea: saskibaloia.

    Gradu ertaina: saskibaloia.

    Goi mailako gradua: saskibaloia.

  4. Modalitatea: eskubaloia.

    Gradu ertaina: eskubaloia.

    Goi mailako gradua: eskubaloia.

  5. Modalitatea: atletismoa.

    Gradu ertaina: atletismoa.

    Goi mailako gradua: atletismoa.

  6. Modalitatea: negu-kirolak.

    Gradu ertaina: eski alpinoa espezialitatea.

    Gradu ertaina: iraupen eskia espezialitatea.

    Gradu ertaina: snowboard espezialitatea.

    Goi mailako gradua: eski alpinoa espezialitatea.

    Goi mailako gradua: iraupen eskia espezialitatea.

    Goi mailako gradua: snowboard espezialitatea.

Gradu ertaineko kirol irakaskuntzak gainditzeak dagokion modalitate edo espezialitatean Kirol Teknikariaren titulua lortzea dakar. Goi mailako kirol irakaskuntzak eta Amaierako Proiektua gainditzeak goi mailako Kirol Teknikariaren titulua lortzea dakar, dagokion kirol-modalitate edo espezialitatean.

Eskolako unitate bakoitzak izan behar dituen ikasleei eta irakasle bakoitzak izan behar dituen ikasleei buruz indarrean dauden arauak bete behar ditu ikastetxeak, eta berdin dekretu honek baimendutako irakaskuntzak emango dituzten irakasleen titulu eta espezialitateei dagokienez.

Lehenengoa. Ahalmena ematen zaio hezkuntzaren arloan eskumena duen sailburuari dekretu honetan ezarritakoa garatu eta exekutatzeko behar diren xedapenak emateko.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko urriaren 6an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik