- 539/2009 DEKRETUA, urriaren 6koa; honen bidez, Arabako Foru Aldundiak honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazten da, nahitaez desjabetzeko: A-3314 errepidearen trazadura hobetzeko eta plataforma zabaltzeko eraikuntza proiektua 19,300 km-tik (A-2622 errepidearekiko bidegurutzea) 32,300 km-ra bitartean (Andagoia). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu539/2009 DEKRETUA, urriaren 6koa; honen bidez, Arabako Foru Aldundiak honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazten da, nahitaez desjabetzeko: A-3314 errepidearen trazadura hobetzeko eta plataforma zabaltzeko eraikuntza proiektua 19,300 km-tik (A-2622 errepidearekiko bidegurutzea) 32,300 km-ra bitartean (Andagoia).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 198
- Hurrenkera-zk.: 5574
- Xedapen-zk.: 539
- Xedapen-data: 2009/10/06
- Argitaratze-data: 2009/10/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Herrilan eta Garraio Saileko diputatuak 2009ko uztailaren 8an eta 22an emandako foru-aginduen bidez, honako proiektu hau onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zen: «A-3314 errepidearen trazadura hobetzeko eta plataforma zabaltzeko eraikuntza proiektua 19,300 km-tik (A-2622 errepidearekiko bidegurutzea) 32,300 km-ra bitartean (Andagoia)». Proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2009ko abuztuaren 3an Diputatuen Kontseiluak egin zuen bilkuran, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean, zenbait alegazio aurkeztu ziren, eta administrazio-dosierrean adierazten den moduan ebatzi ziren.
Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
3314 errepideak dituen segurtasun-arazoei konponbidea eman behar zaiela uste da. Izan ere, gaur egun oso erradio murritzeko bihurguneak daude, 60 km/h baino arinago joatea ezinezkoa egiten duena; zati batzuetan ez dago bazterbiderik ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumeneko sailburuari zegokion horretarako proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari, bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko urriaren 6an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


