- 569/2009 DEKRETUA, urriaren 20koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari (SPRI SA) Sprilur SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari lehentasunezko harpidetza- eskubideari uko egite - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu569/2009 DEKRETUA, urriaren 20koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari (SPRI SA) Sprilur SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko baimena ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 209
- Hurrenkera-zk.: 5817
- Xedapen-zk.: 569
- Xedapen-data: 2009/10/20
- Argitaratze-data: 2009/10/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Sprilur SA sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2009ko martxoaren 31an egindako bilkuran erabaki zuen Akziodunen Batzar Orokorrari sozietatearen kapitala 19.328.399 euroz gehitzeko proposamena egitea.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI SA) sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2009ko ekainaren 10ean egindako bilkuran, erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari baimena eman diezaion -5/1981 Legearen 4. artikuluko 2. puntuan jasotakoaren arabera- Sprilur SA sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, hemeretzi milioi hirurehun eta hogeita zortzi mila eta hirurehun (19.328.300) euroko balioa duten akzioak harpidetuz. Zenbateko hori kapital sozialaren % 100 da.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluan agindutakoaren arabera, bereziki interesatzen zaizkion enpresen kapital sozialean parte har dezake sozietateak. Horretarako, ordea, Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko dio aldez aurretik eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.
Sprilur SA sozietatearen xedea da azterlanak egitea, urbanizatze ekintzetan jardutea eta haren ondoriozko obra eta zerbitzuak kudeatu, ustiatu eta artatzea. Guzti hori Euskal Autonomia Erkidegoko lurra eta industria eraikinak sustatzeko, zuzenean edota xede bereko beste sozietate batzuen bidez.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Berrikuntzako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko urriaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
ostean, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI SA) sozietateak Sprilur SA sozietatean izango duen partaidetza % 90,88koa izango da.
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko urriaren 20an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza
eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


