- 577/2009 DEKRETUA, azaroaren 3koa. Honen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedrad - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu577/2009 DEKRETUA, azaroaren 3koa. Honen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedrad
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 215
- Hurrenkera-zk.: 5991
- Xedapen-zk.: 577
- Xedapen-data: 2009/11/03
- Argitaratze-data: 2009/11/09
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan, eta zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.
Horiek horrela, aipatutako legezko testuak 5. artikuluan xedatzen du lanpostuen zerrenda horien gutxienezko edukia: izendapena, ikastetxea, Ikuskaritza Teknikoko edo Ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzua eta atxikita dagoen Hezkuntza-Administrazioko lurralde-esparrua; lanpostu horietan aritzeko eskatutako baldintzak, esleitutako hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data besteak beste; behar den taldeari, kidegoari, eskalari edo lan-mailari atxikitzea; eta, azkenik, funtzionarioen lanpostuen kasuan, osagarri espezifikoa eta lanpostuak hornitzeko sistema.
Bere aldetik, 4. artikuluak l) letran, lanpostuen zerrendak onartzeko gaitasuna Gobernuari aitortzen dion uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak 5. artikuluko h) letran dioenarekin adostasunez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ematen dio irakasleen lanpostuen zerrendak proposatzeko ahalmena.
Lanpostuen zerrendak etengabe gaurkotu behar dira, ikasturte berriaren ondorioz ikastetxeetan sortutako egoera berrietara egokitzeko asmoz. Ondorioz, 2009-2010eko ikasturterako gaurkotzea zehaztu behar da.
Urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua aldatzen duenak, eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuak hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko finkatu dituzten irizpideak hartu dira kontuan lanpostuen zerrenda hau egiteko orduan.
Horren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena ezagututa eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko azaroaren 3an izandako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,
IES Repelega-Antonio Trueba BHI (Kodea: 48017320; EHAEko Kodea: 015665)
IEFPS Repelega GBLHI (Kodea: 48017332; EHAEko Kodea: 015666)
Hori dela eta, IEFPS Repelega GBLHI ikastetxea desagertzen da (Kodea: 48008641: EHAEko Kodea: 014399).
IEFPS Repelega GBLHItik (Kodea: 48008641: EHAEko Kodea: 014399) banatutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IES Repelega-Antonio Trueba BHIri (Kodea: 48017320; EHAEko Kodea: 015665) eta IEFPS Repelega GBLHIri (Kodea: 48017332; EHAEko Kodea: 015666) atxikiko zaizkio. Horretarako, apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan eta dekretu hori aldatzeko emandakoetan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.
Gaztelania eta Literatura espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.
Euskara eta Euskal Literatura espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
Ingeleseko espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.
Filosofia espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.
Marrazketa espezialitateko 5 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.
Vitoria-Gasteizko (Araba) IEFPS Mendizabala GBLHItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Vitoria-Gasteizko (Araba) IES Ekialdea BHIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:
Gaztelania eta Literatura espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
Euskara eta Euskal Literatura espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
Ingeleseko espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
Marrazketa espezialitateko 3 lanpostu: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.
IEFPS Mendizabala GBLHItik bereiztutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IES Federico Baraibar BHIren eta IES Ekialdea BHIren lanpostu-zerrendetan txertatuko dira, eta euren espezialitateko lanpostuaren titulartasuna eta hizkuntza-eskakizuna mantenduko dute.
Lehenengoa. Erantsitako zerrendetan sartuta dauden lanpostuek jarraian zehazten den berariazko osagarria esleituta dute. Berariazko osagarri hori urte osokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2009. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legearen 20. artikuluaren 8. idatz-zatian arautzen denaren arabera, hamabi hilekori dagozkien zenbateko osoetan banatuta dago, hain zuzen ere honela:
BOG: Berariazko osagarria, guztira
BOO: Berariazko osagarri orokorra
DBO: Dedikazio bereziko osagaia, bigarrenetik bosgarrenera doazen graduen kapitalizazioetatik eratorria
KIDEGOAK BOG (eurotan) BOO (eurotan) DBO (eurotan)
Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa: 13.714,97 10.128,21 3.586,76
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa: 11.636,22 8.049,46 3.586,76
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa: 13.826,76 10.240,00 3.586,76
Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa: 13.826,76 10.240,00 3.586,76
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoa: 13.714,97 10.128,21 3.586,76
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa: 11.636,22 8.049,46 3.586,76
Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoa: 11.636,22 8.049,46 3.586,76
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa: 13.714,97 10.128,21 3.586,76
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa: 11.636,22 8.049,46 3.586,76
Bigarrena. Dedikazio bereziko osagaiaren lehen gradua egiaztatu duten irakasleek 1.101,03 euro jasoko dute urtero, goian adierazitako kopuruez gain. Diru hiru hilabeteka banatuko da, lehenengo xedapen gehigarrian adierazi denez.
Hirugarrena. Bigarren Hezkuntzako erregimen orokorreko irakaskuntzetan tutore-lanak betez gero, 811,60 euro gehigarri jasoko dira urtean, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.
Laugarrena. Zuzendaritza-lanetan aritzeak emango du ekainaren 26ko 177/1990 Dekretuak, unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleen ordainsariei buruzkoak, zehaztutako zenbatekoak jasotzeko eskubidea. Izan ere, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmenak ondorengo zenbatekoetan gaurkotzen ditu lehenago aipatutako ordainsariak, lehen xedapen gehigarriak adierazten duen bezalaxe:
Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa
Cuerpo de Catedráticos y Catedráticas de Enseñanza Secundaria
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoa
Cuerpo de Catedráticos y Catedráticas de Escuelas Oficiales de Idiomas
Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa
Cuerpo de Catedráticos y Catedráticas de Artes Plásticas y Diseño
Adierazpena
Descripción Ikastetxeko ikasle kopurua
º de alumnos y alumnas del centro Urtean zenbat eurotan
Importe año en euros
Zuzendaria - Director/Directora A > 1.800 6.126,78
Zuzendaria - Director/ Directora B > 1.000 5.403,48
Zuzendaria - Director/ Directora C > 600 5.010,99
Zuzendaria - Director/ Directora D < = 600 4.646,33
Zuzendaritza K. - C. Directivos A > 1.800 3.092,78
Zuzendaritza K. - C. Directivos B > 1.000 3.005,31
Zuzendaritza K. - C. Directivos C > 600 2.130,84
Zuzendaritza K. - C. Directivos D <= 600 1.781,21
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Enseñanza Secundaria
Adierazpena
Descripción Ikastetxeko ikasle kopurua
º de alumnos y alumnas del centro Urtean zenbat eurotan
Importe año en euros
Zuzendaria - Director/ Directora A > 1.800 7.188,54
Zuzendaria - Director/Directora B > 1.000 6.465,39
Zuzendaria - Director/Directora C > 600 6.072,55
Zuzendaria - Director/Directora D < = 600 5.708,26
Zuzendaritza K. - C. Directivos A > 1.800 4.154,54
Zuzendaritza K. - C. Directivos B > 1.000 4.067,26
Zuzendaritza K. - C. Directivos C > 600 3.192,77
Zuzendaritza K. - C. Directivos D <= 600 3.025,00
Idazkari albokoa
Secretaria y Secretario adjunto 1.277,84
Saileko burua
Jefe y Jefa de Departamento 1.061,76
HHE saileko burua
Jefe y Jefa de Departamento EPA 1.061,76
LHko eta Lantokiko Prestakuntzako koordinatzailea
Coordinador y Coordinadora de FP y formación en centros de trabajo 1.061,76
Ekonomia kudeatzeko arduraduna
Responsable de gestión económica 1.061,76
Mantenu eta lanetako arduraduna
Responsable de mantenimiento y obras 1.061,76
Kalitatearen Arduraduna, ISO 9000ko kalitatearen ziurtagiria daukaten ikastetxeetan
Responsable de Calidad en centros acreditados mediante la Certificación ISO 9000 de calidad 1.061,76
Lanbide Hezkuntzako Irakasle Teknikoen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras Técnicas y Profesores Técnicos de Formación Profesional
Irakaskuntza Ertaineko Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Institutos Técnicos de Enseñanza Media
Adierazpena
Descripción Ikastetxeko ikasle kopurua
º de alumnos y alumnas del centro Urtean zenbat
Importe año
Zuzendaria - Director/Directora A > 1.800 6.828,67
Zuzendaria - Director/Directora B > 1.000 6.105,43
Zuzendaria - Director/Directora C > 600 5.712,78
Zuzendaria - Director/Directora D < = 600 5.348,18
Zuzendaritza K. - C. Directivos A > 1.800 3.794,76
Zuzendaritza K. - C. Directivos B > 1.000 3.707,39
Zuzendaritza K. - C. Directivos C > 600 3.025,00
Zuzendaritza K. - C. Directivos D <= 600 3.025,00
Idazkari albokoa
Secretaria y Secretario adjunto 1.277,84
Saileko burua
Jefe y Jefa de Departamento 732,80
LHko eta Lantokiko Prestakuntzako koordinatzailea
Coordinador y Coordinadora de FP y formación en centros de trabajo 732,80
Ekonomia kudeatzeko arduraduna
Responsable de gestión económica 732,80
Mantenu eta lanetako arduraduna
Responsable de mantenimiento y obras 732,80
Kalitatearen Arduraduna, ISO 9000ko kalitatearen ziurtagiria daukaten ikastetxeetan
Responsable de Calidad en centros acreditados mediante la Certificación ISO 9000 de calidad 732,80
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Escuelas Oficiales de Idiomas
Adierazpena
Descripción Ikastetxeko irakasle kopurua
º de profesores y profesoras del centro Urtean zenbat
Importe año
Zuzendaria - Director/Directora A > 40 7.188,54
Zuzendaria - Director/Directora B > 20 6.465,39
Zuzendaria - Director/Directora C < = 20 6.072,55
Zuzendaritza K. - C. Directivos A > 40 4.154,54
Zuzendaritza K. - C. Directivos B > 20 4.067,26
Zuzendaritza K. - C. Directivos C < = 20 3.192,77
Idazkari albokoa - Secretaria y Sectretario adjunto 1.277,84
Saileko burua - Jefe y Jefa de Departamento 1.061,76
Musika eta Arte Eszenikoen Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Música y Artes Escénicas
Arte Plastiko eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Artes Plásticas y Diseño
Adierazpena
Descripción Ikastetxeko ikasle kopurua
º de alumnos y alumnas del centro Urtean zenbat
Importe año
Zuzendaria - Director/Directora A > 1.800 7.188,54
Zuzendaria - Director/Directora B > 1.000 6.465,39
Zuzendaria - Director/Directora C > 600 6.072,55
Zuzendaria - Director/Directora D < = 600 5.708,26
Zuzendaritza K. - C. Directivos A > 1.800 4.154,54
Zuzendaritza K. - C. Directivos B > 1.000 4.067,26
Zuzendaritza K. - C. Directivos C > 600 3.192,77
Zuzendaritza K. - C. Directivos D <= 600 3.025,00
Idazkari albokoa - Secretaria y Secretario adjunto 1.277,84
Saileko burua Jefe y Jefa de Departamento 1.061,76
Bosgarrena. 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak derrigortasun-datarik gabekoak izan daitezke, edo hizkuntza-eskakizuna igarota eduki dezakete; 2. hizkuntza-eskakizunekoak, aldiz, derrigortasun-data atzeratua edo igarota eduki dezakete, dekretu honen eranskinetan agertzen diren zerrendetan jasotzen denez.
Seigarrena. Lekualdatze-lehiaketaren bidez hornituko dira dekretu honen eranskinetan agertzen diren zerrendetako lanpostuak, lanpostu bereziak izan ezik. Azken horiek lehiaketa espezifikoaren bidez hornituko dira.
Zazpigarrena. IES Repelega-Antonio Trueba BHI (Kodea: 48017320; EHAEko Kodea: 015665) eta IEFPS Repelega GBLHI (Kodea: 48017332; EHAEko Kodea: 015666) sortzeak (dekretu honen 1. artikuluan ezarritakoa), ondorioak izango ditu 2009ko uztailaren 1eko ondorioekin.
Indarrik gabe geratzen da urriaren 14ko 174/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda onartzen duena. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat dira.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko azaroaren 3an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetzen du: Dekretu proiektua, zeinen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irak
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: "577/2009 Dekretua, azaroaren 3koa. Honen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, B
- Indargabetutakoa: 279/2010 DEKRETUA, azaroaren 2koa. Honen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide


