Euskadi.eus
  • 578/2009 DEKRETUA, 2009ko azaroaren 3koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maiestren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkun­tzako lehenengo zikloko eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta Zereginak Ikasteko ataletan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

578/2009 DEKRETUA, 2009ko azaroaren 3koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maiestren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkun­tzako lehenengo zikloko eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta Zereginak Ikasteko ataletan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5992
  • Xedapen-zk.: 578
  • Xedapen-data: 2009/11/03
  • Argitaratze-data: 2009/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko uniber­tsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publi­koaren egitura eta antolaketari buruzkoan; zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.

Parametro hauek identifikatzen dituzte dekretu honi erantsitako zerrendetan azaltzen diren lanpos­tuak: espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derri­gor­tasuna. Hizkuntza-eskakizunak hizkuntza-ereduen arabera zehazten dira, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan (apirilaren 2ko EHAA) ezarritako propor­tziak beteta; dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak aldatu zuen (urtarrilaren 20ko EHAA), eta arautu egin zuen nola dekretu hori irakasleen lanpostuei. Helduen ikastetxeetako lanpostuei hizkuntza-eskakizunak jartzeko, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako irizpideak jarraitu dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko azaroaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Erantsitako zerrendetan, maisu-mais­tren kidegoko lanpostuek berariazko osagarri bat dute esleituta: 10.830,77 euro urteko. Kopuru hori honela xehatzen da:

Berariazko osagarri orokorra: 7.243,99 euro urteko.

Dedikazio bereziko osagaia, bigarrenetik bosga­rrenera doazen graduen kapitalizazioetatik eratorria: 3.586,76 euro urteko.

Arduraldi bereziko osagarriaren lehen maila egiaztatu duten langileek urtean 1.101,03 euro gehiago jasoko dituzte, goian aipatu kopuruez gain.

Berariazko osagarri hori urte osokoa da, eta hilero banatuko da, abenduaren 29ko 19/2008 Legeak 20.8 artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko Aurrekontu Orokorrak onartzen duen bezala.

Bigarrena. Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzako erregimen orokorreko irakas­kun­tzetan tutore-lanak betez gero, 811,60 euro gehiago jasoko dira urtean, eta lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean jasoko dira.

Hirugarrena. Zikloko koordinatzaile--lanak betez gero, urtean 737,34 euro gehiago jasoko dira urtean, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

Laugarrena. Klaseak Helduen Hezkuntzako ikas­te­txeetan ematen dituzten maisu-maiestrek 904,07 gehiago jasoko dute urtean, lehen xedapen gehi­garrian adierazitako modu berean.

Bosgarrena. Zuzendaritza-karguak betetzen dituz­ten maisu-maiestrek, berriz, berariazko osagarri bat izango dute, urte osokoa izango da eta hilero bana­tuko da lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean. Hona osagarriak:

  1. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak.

    Lanpostua ikastetxearen

    ikasgela-kopurua Urteko zenbatekoa (eurotan)

    A zuzendaria > 55 6.072,74

    B zuzendaria > 23 5.708,26

    C zuzendaria > 15 4.517,93

    D zuzendaria > 7 3.718,70

    E zuzendaria > 2 2.985,72

    Zuzendaria d 2 2.070,10

    A zuzendaritza-karguak > 55 2.842,65

    B zuzendaritza-karguak > 23 2.755,29

    C zuzendaritza-karguak > 15 2.755,29

    D zuzendaritza-karguak > 7 2.143,27

    E zuzendaritza-karguak > 7 556,99

  2. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak.

    Lanpostua ikastetxearen

    ikasgela-kopurua Urteko zenbatekoa (eurotan)

    A zuzendaria > 55 6.828,67

    B zuzendaria > 23 6.105,43

    C zuzendaria > 15 5.712,78

    D zuzendaria > 7 5.348,18

    Zuzendaria d 7 4.245,65

    A zuzendaritza-karguak > 55 3.794,76

    B zuzendaritza-karguak > 23 3.707,39

    C zuzendaritza-karguak > 15 3.025,00

    D zuzendaritza-karguak > 7 3.025,00

    Zuzendaritza-karguak > 7 1.619,22

    Mintegiburua/Departamentuburua 732,80

    Koordinatzailea 732,80

    Irakasle delegatua 732,80

    Kalitateko arduraduna 732,80

    A zuzendari-albokoa 3.794,76

    B zuzendari-albokoa 3.707,39

    C zuzendari-albokoa 3.025,00

    D zuzendari-albokoa 3.025,00

    Idazkari-albokoa. 1.277,84

    Seigarrena. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko lanpostuak betetzen dituzten maisu-maistren destino-osagarria urtean 1.996,04 euro gehiagokoa izango da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen destino-osagarriarekin berdintzeko.

Indarrik gabe geratzen da urriaren 14ko 175/2008 Dekretua, maisu-maistren 2008-2009ko lanpostu-zerrendak onartu zituena.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldiz­karian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko azaroaren 3an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Jakintza Ikastola LHIko Haur Hezkuntzako lau lanpostu Aiete LHIan integratzen dira.

Cuatro plazas de Educación Infantil del CEP Jakintza Ikastola se intregran en el CEP Aiete.

IEFPS Repelega GBLHI ikastetxea (Kodea: 014399) zatitu denez, ikastetxe hauek sortu dira Portugaleteko Udalerrian (Bizkaiko Lurralde Historikoan):

IES Repelega-Antonio Trueba BHI (Kodea: 015665).

IEFPS Repelega GBLHI (Kodea: 015666).

Hori dela eta, IEFPS Repelega GBLHI ikastetxea desagertzen da (Kodea: 014399).

IEFPS Repelega GBLHItik (Kodea: 014399) banatutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten maisu-maiestrak IES Repelega-Antonio Trueba BHIri (Kodea: 015665) eta IEFPS Repelega GBLHIri (Kodea: 015666) atxikiko zaizkio. Horretarako, apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan eta dekretu hori aldatzeko emandakoetan finkatutako irizpideak aplikatuko dira. Por división del IEFPS Repelega GBLHI (Código 014399), se crean los siguientes centros en el municipio de Portugalete (Territorio Histórico de Bizkaia):

IES Repelega-Antonio Trueba BHI (Código 015665)

IEFPS Repelega GBLHI (Código 015666)

Como consecuencia de lo anterior, se suprime el IEFPS Repelega GBLHI (Código 014399)

Las maestras y maestros con destino definitivo en las plazas desglosadas del IEFPS Repelega GBLHI (Código 014399), se adscribirán al IES Repelega-Antonio Trueba BHI (Código 015665) y al IEFPS Repelega GBLHI (Código 015666), en función de los criterios fijados en el Decreto 86/2002, de 16 de abril y en las posteriores modificaciones del mismo.

Lanpostu-zerrendetan erabilitako siglen esanahia: Significado de las siglas utilizadas en las relaciones de puestos:

HH- Haur Hezkuntza.

INF- Educación Infantil.

LH- Lehen Hezkuntza.

PRI- Educación Primaria.

EUS- Euskara/Euskera.

ING- Ingelesa/Inglés.

FRA- Frantsesa/Francés.

GHE- Gorputz Hezkuntza.

EFI- Educación Física.

MUS- Músika/Música.

KON- Kontsultorea.

CON- Consultor/Consultora.

PTE- Pedagogia Terapeutikoa/Pedagogía Terapéu­tica.

ENM- Entzumena eta Mintzamena.

ALE- Audición y Lenguaje.

GAZ- Espainera eta Literatura.

CAS- Lengua y Literatura Castellana.

MAT- Matematika/Matemáticas.

GIZ- Giza Zientziak, Geografia eta Historia.

SOC- Ciencias Sociales, Geografía e Historia.

NAT- Natur Zientziak/Ciencias de la Naturaleza.

TEK- Teknologia.

TEC- Tecnología.

PLA- Plastika et Ikus-Hezkuntza/Educación Plás­tica y Visual.

HHH: HHE-Hasierako Irakaskuntza.

EPIN: EPA-Enseñanzas Iniciales.

HHI: HHE-Ingelesa.

EPI: EPA-Inglés.

HHF: HHE-Frantsesa.

EPF: EPA-Francés.

HHN: HHE-Matematika eta Natur Zientziak.

EPM: EPA-Matemáticas y Ciencias de la natu­raleza.

HHG: HHE-Giza Zientziak.

EPS: EPA-Ciencias Sociales.