- 599/2009 DEKRETUA, azaroaren 10ekoa. Honen bidez adierazten da Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko: A-3020 eta A-3138 errepideen arteko gurutzagunea birilgune bat eraikiz berrantolatzeko eta hobetzeko eraikitze proiektua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu599/2009 DEKRETUA, azaroaren 10ekoa. Honen bidez adierazten da Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko: A-3020 eta A-3138 errepideen arteko gurutzagunea birilgune bat eraikiz berrantolatzeko eta hobetzeko eraikitze proiektua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 6145
- Xedapen-zk.: 599
- Xedapen-data: 2009/11/10
- Argitaratze-data: 2009/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 2005eko azaroaren 15ean emandako 1045/2005 Erabakiaren bidez, ondoko proiektu hau onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zuen: «A-3020 eta A-3138 errepideen arteko gurutzagunea birilgune bat eraikiz berrantolatzeko eta hobetzeko eraikitze proiektua». Proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2007ko apirilaren 24an Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak egin zuen bilkuran, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen bere garaian, zenbait alegazio aurkeztu ziren, eta administrazio-dosierrean adierazten den moduan ebatzi ziren.
Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
3138 eta A-3020 errepideak bidegurutze batean elkartzen dira, eta industrialde baterako sarrera ere bertan dago. Trafikoa oro har handitu egin da, eta puntu horretatik sartzen diren ibilgailuen maniobrak ere gehitu egin dira; ondorioz, gatazka-puntu bat sortu da bide-sarean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko azaroaren 10ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko azaroaren 10ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


