Euskadi.eus
  • 601/2009 DEKRETUA, azaroaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko burua eta kideak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

601/2009 DEKRETUA, azaroaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko burua eta kideak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 238
  • Hurrenkera-zk.: 6558
  • Xedapen-zk.: 601
  • Xedapen-data: 2009/11/24
  • Argitaratze-data: 2009/12/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak eta Eusko Jaurlaritzak izendatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko burua eta kideak, bost guztira, aipatutako erakunde bakoitzari dagozkionak, hain zuzen ere Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18. artikuluaren 1., 2. eta 4. ataletan eta 19. artikuluaren 1. atalean aurreikusitakoa betez. 5/1990 Legea 15/1998, 6/2000, 1/2003 eta 4/2005 Legeek aldatu zuten. Hori dena kontuan harturik, Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko azaroaren 24ko bilkuran onetsi ondoren, honako hau

Fernando Luis Ruiz Piñeiro, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari jauna izango da aurrerantzean Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko buru.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak zakuratze-sistema erabilita aukeratutako magistratu hauek Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko kide izendatzea:

    Florentino Eguaras Mendiri jauna.

    Juan Carlos Benito-Butron Ochoa jauna.

    Luis Javier Murgoitio Estefanía jauna.

    Antonio García Martínez jauna.

    Garbiñe Biurrun Mancisidor andrea.

  2. Zuzenbideko edo zientzia politikoetako eta soziologiako katedradun, irakasle titular edo legelari ezagunak izatearren Eusko Legebiltzarrak aukeratutako jaun hauek Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko kide izendatzea:

    Jon Larrinaga Zulueta jauna.

    Santiago Merino Hernández jauna.

    Miguel Alonso Belza jauna.

    Fidel Ignacio Uriarte Pérez jauna.

    Iñaki Etxeberria Aizpurua jauna.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko azaroaren 24an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.