Euskadi.eus
  • 606/2009 DEKRETUA, azaroaren 24koa, Oinarri SGR elkarren bermerako sozietatean parte hartzeko baimena ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

606/2009 DEKRETUA, azaroaren 24koa, Oinarri SGR elkarren bermerako sozietatean parte hartzeko baimena ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 6395
  • Xedapen-zk.: 606
  • Xedapen-data: 2009/11/24
  • Argitaratze-data: 2009/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Oinarri SGR elkarren bermerako sozietatea da; 1996ko urriaren 31n sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan dihardu.

Nazioarteko krisiaren ondorioz, luze jotzen ari da ETEen, banako enpresaburuen eta autonomoen finantzazio-eskasia, eta, egoera horri aurre egiteko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bermeen funts berezia eratzeko eta arautzeko hitzarmena, EAEko 2009ko Aurrekontu Orokorren Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian adierazitakoa, sinatu zuen Oinarri SGR sozietatearekin, 2009ko urtarrilaren 14an. Hitzarmenak helburu jakin bat zuen, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Oinarri SGR sozietatearen barruan gauzatu diren abal-eragiketa guztiak finkatzea. Horretarako, 2008ko abenduaren 30eko 230/2008 eta 229/2008 Dekretuez baliatzen zen; izan ere, dekretu horien bidez garatzen dira, hurrenez hurren, enpresa txiki nahiz ertainei eta banako enpresaburu nahiz autonomoei finantza-laguntza emateko programak, haien finantza-egitura egokitzera bideratutakoak.

Aurreko hitzarmenaren data bereko eranskin batean ezartzen zenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak ekarpenak egingo dizkio Oinarri SGR sozietatearen kapital sozialari, aldi baterako eta gerora itzultzeko moduan, hitzarmen honen hizpaketen arabera eta honako baldintza hauek beteta:

  1. Kapital sozialari egindako ekarpenaren zenbatekoa hitzarmenaren pean gauzatutako abalen % 0,8koa izango da gehienez ere, eta ekarpen hori sei hilean behin egingo da, seihileko natural bakoitzean zenbat abal formalizatu diren kontuan hartuta.

    Oinarri SGR sozietateak 2009ko lehen seihilekoari zegokion 294.760 euroko kapital-ekarpena eskatu zuen uztailaren 7ko idatziaren bidez, eta ekarpen hori balio nominalean egingo da, inolako jaulkipen-primarik gabe.

    Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen 2007ko azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 106.1 artikuluan xedatzen denez, enpresa-ondarearen ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, Gobernu Kontseiluaren dekretu bidezko baimena behar da lehenik, ondarearen arloan eskumena duen sailburuak, batetik, eta, bestetik, sozietateari, zuzenean edo bitarteko erakunde baten bidez, dagokion saileko sailburuak elkarrekin egindako proposamenez. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

    Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak, doako eskuraketa ez baldin bada behinik behin, nahitaez adierazi beharko du zein den sozietatearen xedea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoak, zuzenean nahiz zeharka, ehunekotan zenbateko partaidetza izango duen eskuratze horretan ere.

    Oinarri SGR sozietatearen helburu soziala da sozietateko partaide diren bazkideei berme pertsonalak ematea abal bidez edo zuzenbidean onartutako edozein bitartekoz, kauziozko asegurua bazter utzita, bazkideek berme horien bidez beren enpresetako negozio multzoaren edo trafikoaren barruan eragiketak egin ditzaten.

    Eskuratze horren ostean, Oinarri SGR sozietatearen kapital sozialeko partaidetza-ehunekoa % 2,04koa izango zen 2009ko ekainaren 30ean eta % 1,93koa 2009ko uztailaren 31n. Elkarren bermerako sozietateak, beren araudiak hala ezarrita, kapital aldakorreko sozietateak dira, eta horrexegatik ditu partaidetza horrek gorabeherak.

    Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2009ko azaroaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau onartzen den egunean bertan sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko azaroaren 24an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik