- 614/2009 DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan dagoen kontseilukide bat kendu eta beste bat izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu614/2009 DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan dagoen kontseilukide bat kendu eta beste bat izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 6504
- Xedapen-zk.: 614
- Xedapen-data: 2009/12/01
- Argitaratze-data: 2009/12/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duen abenduaren 26ko 62/1997 Legeak interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.
Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.
Hori dela-eta, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarreko 14. paragrafoak finkatzen duenez, autonomia-erkidegoek ezarriko dute portuetako agintaritzen administrazio-kontseiluak zenbat kidek osatuko dituzten, eta, halaber, autonomia-erkidegoek izendatuko dituzte, administrazio-kontseiluetan ordezkaturiko herri-administrazioek, entitateek eta organismoek proposaturiko kideak, aipatutako 14. paragrafoan finkatu ziren irizpideen arabera.
Aipatutako lege horretan ezarritakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretua onartu zuen, hain zuzen ere, Bilboko eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazteko.
Aipatutako Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Estatuko Administrazio Orokorrak jakinaraziko dizkiola Garraio eta Herri Lan Sailari, hau da, egungo Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari dagozkion kideak izendatzeko edota kentzeko proposamenak, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarraren 14. paragrafoan ezarritakoarekin bat.
Aipatutako xedapena betetzeko, Estatuko Portuen Lehendakaritzak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari jakinarazi dio Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan Estatuko Administrazio Orokorra ordezkatuko duen kide bat kendu eta beste bat izendatzeko proposamena.
Ondorioz, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (Bilboko eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazten baitu dekretu horrek), Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko abenduaren 1ean egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe,
1,1. Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta:
Ignacio Arrondo Perals jauna.
Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta:
Don Jesús Poncela Pardo
Dekretu honek indarra izango du, noiz eta kendutako eta izendatutako ordezkariak nortzuk diren Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko abenduaren 1ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


