- 51/2010 DEKRETUA, otsailaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu51/2010 DEKRETUA, otsailaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1354
- Xedapen-zk.: 51
- Xedapen-data: 2010/02/16
- Argitaratze-data: 2010/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 14. artikuluan ezartzen duenez, lanpostu-zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak hartu beharko dituzte, funtzionarioentzat, lan-kontratuko langile finkoentzat eta behin-behineko langileentzat gordetakoak bereiziz. Xedapen hori betetzeko, martxoaren 20ko 44/2007 Dekretua argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzeari buruzkoa. Dekretu horrek, hain zuzen ere, behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu zituen, eta apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordezkatu zuen, azken hori, 2006ko urtarrilaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako epaiaren bitartez, deuseztatu egin baitzen.
Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna gisa sortzen dira; horregatik, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu diren eta aldeko ebazpena eman zaien aldaketak egin behar dira aldian-aldian, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikulua eta 2002ko uztailaren 30ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia betetze aldera. Aipatutako erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen araubide juridiko orokorra eta egiturazkoa ezartzeko proposamena onartu zen.
Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak funtsezko ezaugarriak, betetzeko eskatzen diren baldintzak eta lanpostuen ordainketa erregimenarekiko beharrezkoak diren zehaztasunak finkatzen ditu, guztiak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrenda arautzen duen apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuko 5.4 artikuluan ezarritakoaren arabera (urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuaren araberako idazkera). Horrek, alde batetik, 2005eko azaroaren 18ko epaiaren epaitzan ezarritakoari erantzuten dio, eta, bestetik, uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 15. artikuluan eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian jasotako xedapenak batzen ditu.
Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko otsailaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko otsailaren 16an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Aldaketa:
Kodea Dot. Lanpostuaren izena Saila HE Ordainsaria LM Sailkapena Dedikazio erregimena
5220 1 Gizarte Zerbitzuen aholkularia Enplegu eta Gizarte Gaiak 3 Zuzendaria B AA % 100
5175 1 Gizarte Zerbitzuen administraria Enplegu eta Gizarte Gaiak 2 18 N AP % 100
Modificación:
Cod. Dot. Denominación del puesto Departamento PL Retribución TP Clasificación Reg ded
5220 1 Asesor/a Servicios Sociales Empleo y Asuntos Sociales 3 Director S AS 100%
5175 1 Administrativo/a Servicios Sociales Empleo y Asuntos Sociales 2 18 N PT 100%
Klabeak:
Lanpostu mota:
N: Normalizatua
B: Berezitua
Sailkapena:
AP: Iraupen jakineko programetako lanpostua
AA: Alorreko aholkularitzako lanpostua
Dedikazio erregimena:
100: Lanaldi osoa Claves:
Tipo de puesto:
N: Normalizado
S: Singularizado
Clasificación:
PT: Puesto programas duración determinada
AS: Puesto de asesoramiento sectorial
Régimen dedicación:
100%: Jornada completa


