- 77/2010 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Araba Logística SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu77/2010 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Araba Logística SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1563
- Xedapen-zk.: 77
- Xedapen-data: 2010/03/02
- Argitaratze-data: 2010/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu eta ezabatu eta aldatzeari buruzko uztailaren 16ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.g artikuluak lurretikako garraioetan ematen dizkion eskumenak erabiliz, eta horrekin bat, azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituenak lurreko garraioaren arloan zuzendaritza eta koordinazioa esleitzen dio Garraio eta Herri Lanetako Sailburuordetzari, eta Garraio Zuzendaritzari, berriz, merkantzien eta bidaiarien garraioen eta garraioen inguruko jarduera lagungarri eta osagarrien plangintza eta antolamendua, baita Euskal Autonomia Erkidegoan garraioaren logistika garatzea ere.
2003ko otsailaren 13an, bere protokoloko 473. zenbakiarekin, Alfredo Pérez Ávila jaunak -Bilboko Elkargoko notario denak- emandako eskrituraren bitartez eratu zen «Araba Logística, Sociedad Anónima» izeneko merkataritza-sozietatea, sozietate anonimo gisa eta bere hasierako bazkideak honakoak zirela: Álava Agencia de Desarrollo SA, Araba Gertu SA eta Acesa Promotora Logística SA.
Zerbitzu komunak emateko eta jarduera logistikoetarako eraikinak altxatu, urbanizatu, garatu eta ustiatzea da sozietatearen xedea, hain justu ere aipatu obra eta zerbitzuen planifikazioa, laguntza teknikoa, kudeaketa, antolamendua, koordinazioa, zuzendaritza, mantentze-lanak eta kontserbazioari dagokionez, betiere zuzenbidez zilegi diren kontratuen barruan. Halaber, garraio- eta komunikazio-azpiegituren obra eta zerbitzuei atxikitako «zerbitzu-guneak» kudeatu, mantendu eta ustiatzen ditu.
2004ko apirilaren 20an, Fernando Ramos Alcázar jaunak, Bilboko Elkargoko notario denak (1519. zenbakia) egindako eskrituraren arabera, «Álava Agencia de Desarrollo SA» merkataritza-konpainiak ondokoak saldu eta transmititu zizkion Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari: «Araba Logística SA» sozietatearen hamar mila akzio, 11.001etik 21.000ra zenbakituak (biak barne), bakoitza hogeita hamar (30) euroko balio izendatua zuena, guztiak ere ordainduak, guztira hirurehun mila (300.000) euroko kopurua.
Adostutako gehikuntza egin aurretik, sozietatearen kapitala hogeita hamalau milioi seiehun mila eta berrehun (34.600.200) eurokoa da, eta hogeita hamar (30) euroko balio izendatuko milioi bat ehun eta berrogeita hamahiru mila hirurehun eta berrogei (1.153.340) akziok osatzen dute, ohikoak eta izendunak; akziook 1etik 1.153.340erako (biak barne) zenbaki korrelatiboko serie bakarra osatzen dute; eta kapital guztia, bestalde, harpidetua eta ordaindua da. Kapitalean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hiru milioi laurehun eta hirurogei mila eta hogei (3.460.020) euroko partaidetza eta harpidetza du.
Konpainiak 2010erako dituen diruzaintza aurreikuspenen arabera, proposamena egin zaio sozietatearen Akziodunen Batzordeari, zertarako eta, helburu horri begira, entitatearen kapitala bost milioi eta bostehun mila (5.500.000) eurotan gehitzeko. Horretarako, ehun eta berrogeita hamahiru mila (153.000) akzio berri jaulki eta zirkulazioan jarriko dira, zeinek izendun tituluz ordezkatuta baitaude eta, aurrekoak bezala, balio izendatu eta eskubide eduki berekoak baitira. Akzio bakoitzaren balioa hogeita hamar (30) eurokoa da.
Akzio berriak balio izendatuaz jaulkitzen dira; akzio bakoitzeko, 5,9477124 euroko jaulkipen prima izango dute; eta 1.153.341tik 1.306.340ra zenbatuko dira modu korrelatiboan.
Aipatu konpainiaren kapital sozialaren % 10 EAEko Administrazioarena denez, lehentasunezko eskurapen-eskubidea dagokio, betiere dituen akzioen proportzioaren arabera; hortaz, eskurapen-eskubidea baliatu nahi badu eta partaidetza-portzentaje berberari eutsi, gehikuntzaren % 10eko ekarpena egin behar du, hau da, 15.300 akzio, laurehun eta berrogeita hemeretzi mila (459.000) euroko balio izendatua egiten dutenak, eta laurogeita hamaika mila (91.000) euroko jaulkipen-prima; guztira bostehun eta berrogeita hamar mila (550.000) euro ordainduaz.
EAEko Administrazioaren politika garraio sektoreko logistika zentroak indartzea da; eta jarrera horri ekinaz, bidezkotzat jotzen da Araba Logística SA sozietatearen kapital gehikuntza horretan parte hartzea. EAEko Administrazioak kapital sozialean % 10eko partaidetza izango du, Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuko 110. artikuluan eta gainerako xedapen bateragarrietan adierazitakoaren arabera.
Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasun eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,
Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


