Euskadi.eus
  • 89/2010 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2010. urterako Aurrekontuko 9399 Programan «Kanpoko beste sektore publiko batekiko finantza-harremanak» diru-sarrerak lortu direla-eta, 4222 Programan «Bigarren Hezkuntza, Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» 378.400 euroko kredituak gaitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

89/2010 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2010. urterako Aurrekontuko 9399 Programan «Kanpoko beste sektore publiko batekiko finantza-harremanak» diru-sarrerak lortu direla-eta, 4222 Programan «Bigarren Hezkuntza, Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» 378.400 euroko kredituak gaitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1961
  • Xedapen-zk.: 89
  • Xedapen-data: 2010/03/23
  • Argitaratze-data: 2010/04/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Diru-sarrera osagarriak lortu dira 378.400 euro Txileko Hezkuntza Ministerioak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxeetan goi-mailako titulua duten txiletarren hobekuntza sustatzeko izenpetu duten Hezkuntzako Lankidetza Hitzarmenaren bitartez.

Horregatik, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko indarreko lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, gaitu egiten da aipatutako zenbatekoa.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Programa

Programa Azpikontzeptua

Subconcepto Euroak

Euros

4222 238.99 378.400

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu da kreditu hori:

Programa

Programa Azpikontzeptua

Subconcepto Euroak

Euros

9399 441.99 378.400

Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxeak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 23an.

Jarduneko Lehendakaria

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik