- 90/2010 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Oinarri EBB Elkarrekiko Berme Baltzuaren kapitalean aldi batean parte hartzeko baimena ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu90/2010 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Oinarri EBB Elkarrekiko Berme Baltzuaren kapitalean aldi batean parte hartzeko baimena ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 65
- Hurrenkera-zk.: 1974
- Xedapen-zk.: 90
- Xedapen-data: 2010/03/23
- Argitaratze-data: 2010/04/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Testu legala
Oinarri EBB Elkarrekiko Berme Baltzuak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.
Nazioarteko finantza-krisiaren ondorioz, luze jotzen ari da ETEen, banako enpresaburuen eta autonomoen finantzazio-eskasia, eta, egoera horri aurre egiteko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak «EAEko 2009rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeko 9. xedapen gehigarriak aipatzen zuen bermeen funts berezia eratzeko eta arautzeko hitzarmena» sinatu zuen Oinarri EBB baltzuarekin, 2009ko urtarrilaren 14an. Hitzarmenak helburu jakin bat zuen, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Oinarri EBBk emandako abal-eragiketa guztiak birfinkatzea, horretarako abenduaren 30eko 230/2008 eta 229/2008 Dekretuez baliatuta; izan ere, dekretu horien bidez garatzen dira, hurrenez hurren, enpresa txiki eta ertainen (ETE) nahiz banako enpresarien eta profesional autonomoen finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programak.
Aurreko hitzarmenaren data bereko eranskin batean honakoa ezarri zen: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak behin-behineko ekarpen itzulgarriak egingo ditu Oinarri EBBren kapital sozialean, hitzarmen honetako estipulazioei jarraituz eta honako baldintza hauen arabera:
Kapital sozialean egindako ekarpenaren zenbatekoa hitzarmenaren babesen gauzatutako abalen
0,8koa izango da gehienez, eta sei hilean behin egingo da, seihileko natural bakoitzean gauzatutako abal-kopuruaren arabera».
Oinarri EBB baltzuak, aurtengo urtarrilaren 27ko idazkiaren bitartez, 2009ko bigarren seihilekoari zegokion 332.988 euroko kapital-ekarpena eskatu zuen. Ekarpen hori balio nominalean egingo da, inolako jaulkipen-primarik gabe.
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluak dioenez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.
Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak, doako eskuraketa ez baldin bada behinik behin, nahitaezkoa izango du sozietatearen xedea adieraztea, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eskuratze horretan izango duen partaidetzaren ehunekoa ere, zuzenean nahiz zeharka.
Oinarri EBB baltzuaren helburua da bertako partaide diren bazkideei berme pertsonalak ematea, abal bidez edo zuzenbidean onartutako edozein bitartekoz, kauziozko asegurua bazter utzita, bazkideek berme horien bidez beren enpresetako negozio multzoaren edo trafikoaren barruan eragiketak egin ditzaten.
Eskuratze horren aurretik EAEko Administrazioak Oinarri EBBren kapital sozialean zuen partaidetza-ehunekoa % 1,6525ekoa zen 2009ko abenduaren 31n. Ekarpen horren ondorioz % 1,8668ko ehuneko gehigarria eragingo luke, egiten den egun berean. Elkarrekiko berme-baltzuak, beren araudiak hala ezarrita, kapital aldakorreko baltzuak dira, eta horrexegatik ditu partaidetza horrek gorabeherak.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 23ko bilkuran aztertu eta onetsi ondoren, honakoa
Dekretu honek onesten den egunetik bertatik eragingo ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 23an.
Jarduneko Lehendakaria,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.


