Euskadi.eus
  • 93/2010 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Getariako «Euskadi GKE Elkartea-Asociación ONG Elan Euskadi» elkartea herri-onurakotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

93/2010 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Getariako «Euskadi GKE Elkartea-Asociación ONG Elan Euskadi» elkartea herri-onurakotzat aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1936
  • Xedapen-zk.: 93
  • Xedapen-data: 2010/03/23
  • Argitaratze-data: 2010/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Getariako «Euskadi GKE Elkartea-Asociación ONG Elan Euskadi» elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez herri-onurako erakundea dela aitortzea merezi duelako, garapen-lankidetzaren alorrean eta garapen-bidean dauden herrialdeen arazoen inguruan elkartasun-kontzientzia sustatzeko egiten dituen ekintzengatik.

Elkarte eskatzailea 1996ko urriaren 26an eratu zen, eta jardute-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan du nagusiki. Elkarteen Erregistroan 1996ko abenduaren 17an inskribatu zen AS/G/06426/1996 zenbakiarekin.

Eratu zenetik, Getariako «Euskadi GKE Elkartea-Asociación ONG Elan Euskadi» elkarteak bere helburu nagusia lortzeko burutu beharreko jarduera guztiak burutzen ditu, helburu hori izanik garapen-bidean dauden herrialdeetan bizitza-kalitatea hobetzen lagunduko duten proiektuak gauzatzea. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren artean elkartasun-kontzientzia sustatzeko lanetan ere aritzen da.

Gizarteak, benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, Getariako «Euskadi GKE Elkartea-Asociación ONG Elan Euskadi» elkartea onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak elkarrekin proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek egindako txostenak ikusirik eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 23an.

Jarduneko Lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik