Euskadi.eus
  • 94/2010 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea AB sozietatearen kapital¿gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

94/2010 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea AB sozietatearen kapital¿gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1975
  • Xedapen-zk.: 94
  • Xedapen-data: 2010/03/23
  • Argitaratze-data: 2010/04/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Europako herrialdeen arteko merkataritza-harremanak areagotzearen eta garraio-sektoreak hartu duen garrantzia ekonomikoaren ondorioz, aipatu bezalako zentroak sortu dira Europan; zentro horiek, hain justu ere, garraioko eskariaren eta eskaintzaren arteko kontaktua erraztu eta koordinazio intermodala ahalbidetzen dute, eta enpresen koordinazioa, kudeaketa eta antolaketa hobetzen.

Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea AB sozietatea abenduaren 20ko 242/1982 Dekretuaren bitartez eratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sozietate Publiko gisa. Abenduaren 3ko 375/1985 Dekretuaz galdu zuen izaera hori. Sozietate horren xede soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan Garraio-Zentro Integratuak eta ibilgailu astunentzako aparkalekuak sustatu, prestatu eta ustiatzea da.

Adostutako gehikuntzaren aurreko kapital soziala berrogeita bost milioi ehun eta berrogeita bat mila hirurehun eta hogeita zazpi euro eta hirurogeita sei zentimokoa da (45.141.327,66). Kapital horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bederatzi milioi zortzi mila bederatziehun eta hogeita hamasei euro eta laurogeita hamasei zentimoko (9.008.936,96) partaidetza eta harpidetza du, kapitalaren % 19,957koa, alegia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Erkidegoan kokaturiko garraio-zentro integratuak sustatzeko duen politikari jarraiki, kontuan hartu da Bizkaiko Garraio Gunea AB (Aparkabisa) sozietateak bere kapital soziala gehitzeko egindako aurreikuspen-txostena. Bi milioi bostehun mila berrehun eta hamabi eurotan (2.500.212 euro) gehituko da; horietatik bost mila eta berrehun (5.200) akziotan daude ordezkatuta, eta horietariko bakoitzak laurehun eta laurogei euro eta laurogeita bat zentimoko (480,81) balio izendatua du. 93. 887tik 99. 086 arte daude zenbatuta biak barne.

Kapitala gehitzeari buruzko aurreikuspen txostena aztertu ostean, bidezkotzat jo da, helburu horri begira, kapital horren gehikuntzan parte hartzea. Ondorioz, EAEko Administrazioak sozietatearen kapitalean duen partaidetza % 19,96koa da, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuko 110. artikuluan eta gainerako xedapenetan adierazitako prozeduraren arabera.

Horiek hala, Ekonomia eta Ogasun eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik