Euskadi.eus
  • 100/2010 DEKRETUA, martxoaren 30koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

100/2010 DEKRETUA, martxoaren 30koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 2029
  • Xedapen-zk.: 100
  • Xedapen-data: 2010/03/30
  • Argitaratze-data: 2010/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Martxoaren 7ko 61/2006 Dekretuaren bidez aldatu egiten dira zenbait zentro organikotako karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak, urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaz onartuak.

Lanpostuen zerrendak administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak Ignacio Bilbao Bilbao jaunak martxoaren 7ko 61/2006 Dekretuaren kontra jarritako 533/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epaia betetzeko, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko lanpostu-zerrendan Hautaketarako Dibisioaren Burutza mantendu behar da, eskatzailea postu horretara bueltaraziz. Hor mantenduko da baldin eta errekurritutako eta dekretu horrek onetsitako lanpostu-zerrendaren aldaketarekin zerikusirik ez duten legezko arauek aldatzen ez badute egoera, Poliziaren Ikastegiaren egitura organikoari eta lanpostuak hornitzeko sistemaren bereizgarritasunei dagokienez.

Beraz, egokitu egin behar da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko lanpostu-zerrenda.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik