- 103/2010 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Empresa de Transformación Agraria SA (TRAGSA) sozietatearen kapitalaren zati garrantzitsu bat eskuratzeko baimena emateari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu103/2010 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Empresa de Transformación Agraria SA (TRAGSA) sozietatearen kapitalaren zati garrantzitsu bat eskuratzeko baimena emateari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 2128
- Xedapen-zk.: 103
- Xedapen-data: 2010/03/30
- Argitaratze-data: 2010/04/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Testu legala
Empresa de Transformación Agraria SA sozietatea (aurrerantzean TRAGSA) Estatuaren sektore publikoan dagoen enpresa da eta 1977an sortu zen. Estatuaren bitarteko gisa dihardu, bai eta bertan partaidetza duten autonomia-erkidegoena ere, autonomia-erkidegoei zenbait arlotan eman zaizkien eskumenen ondorioz. TRAGSA autonomia-erkidegoen bitarteko izateak bidea ematen du autonomia-erkidegoak bere kapitalean sartzeko, hala nahi badute behintzat. TRAGSA taldearen sozietateek, bitarteko diren botere esleitzaileen eskariz, honako eginkizun hauek dituzte:
Denetariko jarduerak, obrak eta lanak egitea, eta nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, landa-garapen, ingurumenaren kontserbazio eta babes, akuikultura eta arrantza arloetako lanak egitea, bai eta baliabide naturalak hobeto erabili eta kudeatzeko eta zerbitzu eta bitarteko publikoak hobetzeko behar direnak ere. Lan horien barnean daude Espainiaren Ondare Historikoa landa-eremuan zaindu eta aberasteko lanak, Espainiaren Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 68. artikuluan ezarritakoaren babespean.
Nekazaritza, abeltzaintza, animalia, basogintza eta akuikultura arloetako jarduera eta bere produktuen merkaturatzea, eta finkak, mendiak, eta nekazaritza, basogintza, ingurumen arloetako edo natura zaintzeko zentroak kudeatzea, bai eta espazio eta bitarteko naturalak ere.
Nekazaritza, basogintza, ingurumen, akuikultura eta arrantza arloetako teknika berriak, ekipoak eta sistemak, natura zaintzekoak eta beren baliabideak modu iraunkorrean erabiltzekoak sustatu, ikertu, garatu, berritu eta egokitzea.
Beren eginkizunak betetzeko ondasun higigarriak egin eta merkaturatzea.
Landareen eta animalien izurri eta gaixotasunetatik prebenitzea eta haien kontra eta basoetako suteen kontra borrokatzea, bai eta larrialdi-egoeretan babes teknikoko obrak eta lanak egitea ere.
Arau bidez, nekazaritza eta ingurumen arloetako azpiegiturak eta landa-guneetako ekipamenduak eraiki eta ustiatzeko dirua jartzea, bai eta sozietateak eratzea eta beste sozietate batzuetan parte hartzea ere, baldin eta sozietate horiek enpresaren sozietate-helburuarekin loturiko helburuak badituzte.
Abeltzaintza, albaitaritza, segurtasun eta animalia- eta elikagai-osasuneko zerbitzuak antolatu, ikertu, garatu, berritu, kudeatu, gobernatu eta ikuskatzea.
Animalia- eta landare-jatorriko produktuak, azpiproduktuak eta hondakinak eta jatorri mineralekoak bildu, garraiatu, biltegiratu, eraldatu, baliozkotu, kudeatu eta desegitea.
Lehenago aipatutakoen lan edo jarduera osagarriak egitea.
Bestalde, Sektore Publikoaren kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 30. xedapen gehigarriaren 3. atalak dioenez, «(/) autonomia-erkidegoek TRAGSAren sozietate-kapitalean parte hartzeko, akzioak erosi beharko dituzte (/)». Era berean, martxoaren 5eko 371/1999 Errege Dekretuaren 2.2 artikuluak antzeko zerbait dio: «hala nahi duten autonomia-erkidegoek TRAGSAren sozietate-kapitalean parte hartu ahal izango dute, legerian aurreikusitako edozein tresna juridiko erabiliz».
Horrela, autonomia-erkidego honek TRAGSAren akzioduna izan nahi du, sozietate-kapitalaren zati garrantzitsu bat erosiz, eta tresna bat eta zerbitzu teknikoa eduki nahi ditu, lan-azpiegituren arloan funtsezko zerbitzuak egiteko oso erabilgarri izan litekeen bitarteko bat eskuratu ahal izateko, bai eta larrialdi-egoeretan jarduerak gauzatzeko ere.
Erosten den akzioak enpresa-ondarea osatzen du, Euskadiren Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginaren 109. artikulua («Enpresa-ondarearen kontzeptua, titulartasuna eta araubidea»). Testu bategin hori azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak onetsi zuen. Bestalde, xedapen beraren 110. artikuluak dioenez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren aurretiazko baimena behar da, dekretu bidez eman beharrekoa, eta horretarako, batera proposatu beharko dute ondare arloaren eskumena duen sailaren buruak eta sozietatea zuzenean edo bitarteko erakunde baten bidez atxikita dagoen edo egongo den sailaren buruak. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina ematen den egunetik sar daiteke indarrean.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak batera egindako proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sinatzen duen akzioari dagokion nominala, akzioa erosten den unekoa, osorik ordaintzeko baimena ematea.
Dekretu honek, onesten den egunetik, izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 30ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


