- 119/2010 DEKRETUA, apirilaren 13koa; honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: «Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroaren egitasmoa»k eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu119/2010 DEKRETUA, apirilaren 13koa; honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: «Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroaren egitasmoa»k eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 76
- Hurrenkera-zk.: 2227
- Xedapen-zk.: 119
- Xedapen-data: 2010/04/13
- Argitaratze-data: 2010/04/26
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko Batzar Orokorrak, 2009ko ekainaren 2ko bilkuran, besteak beste, «Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroaren egitasmoa» onartu eta desjabetze-dosierraren legezko izapideak hasteko erabakia hartu zuen.
Mugikortasun eta Lurralde Antolamendu diputatuaren 2010eko urtarrilaren 29ko Foru Aginduaren eta 2010eko otsailaren 23ko akatsen zuzenketako Foru Aginduaren bidez, behin betiko onespena eman zaio «Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko zentroaren egitasmoa»k eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrendari, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko premia adieraztea erabaki zen, eta lanak premiazkoak direla adierazteko eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horiek Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren arabera okupatu ahal izan daitezen.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean eta, administrazio-espedientean adierazten denez, alegazioak aurkeztu ziren.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Gipuzkoan egun erabilgarri dauden hiri-hondakinentzako lau hondakindegiak, agerikoa den bezala, gutxiegi dira hiri-hondakinen arazoari irtenbidea ematea bermatzeko, eta erabilgarritasuna ahitzear dute. Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentroarekin, hiru hondakindegi behin betiko itxiko dira, eta egungo hondakindegiak lohiz bete baino lehen amaitu behar da. Kontrakoa eginez gero, lurraldea zerbitzurik gabe utziko litzateke.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko apirilaren 13an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Jaurlaritzaren Kontseiluari, Dekretua azkenekoz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Dekretua azkenekoz argitaratu zen egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko apirilaren 13an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


