Euskadi.eus
  • 128/2010 DEKRETUA, apirilaren 27koa; honen bidez adierazten da Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela Urturiko zeharbidean A-4154 errepidea egokitzeko behar diren ondasunak eta eskubideak, haiek nahitaez desjabetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

128/2010 DEKRETUA, apirilaren 27koa; honen bidez adierazten da Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela Urturiko zeharbidean A-4154 errepidea egokitzeko behar diren ondasunak eta eskubideak, haiek nahitaez desjabetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 2386
  • Xedapen-zk.: 128
  • Xedapen-data: 2010/04/27
  • Argitaratze-data: 2010/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Diputatuen Kontseiluak, 2009ko abenduaren 22an, 865/2009 zenbakidun Erabakia onartu zuen. Erabaki horrekin, egitasmo hau gauzatzeak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda handitu egiten da: «Urturiko zeharbidean A-4154 errepidea egokitzeko egitasmoa». Aurretik, azaroaren 18ko 817/2008 Erabakiarekin, egitasmo horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideak hartu egin behar direla adierazi zen. Egitasmoa eta desjabetzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jarri da.

Halaber, Diputatuen Kontseiluak, 2009ko abenduaren 22an, egitasmoak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak hartu egin behar direla adieraztea erabaki zuen; eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak ukitzen dituen ondasun eta eskubide horien okupazioa 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean eta, administrazio-espedientean adierazten denez, ez zen alegaziorik aurkeztu.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

  1. 4154 errepideak bide-segurtasunaren arloan dituen arazoei irtenbidea eman behar zaiela uste da. Egun, errepide hori Urturiko herriko etxebizitzen artetik igarotzen da, ez daude bereizita oinezkoen eta ibilgailuen trafikoa, eta ikuspen gabeko gune nahiz estugune ugari ditu; beraz, zabalkunde bat ematen zaio bide-segurtasuna bermatzeko.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla, adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

    Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2010eko apirilaren 27an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Jaurlaritzaren Kontseiluari, dekretua azkenekoz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, dekretua azkenekoz argitaratu zen egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko apirilaren 27an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik