- 8/2010 DEKRETUA, 2010eko maiatzaren 12koa, Lehendakariarena, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua bosgarren aldiz aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu8/2010 DEKRETUA, 2010eko maiatzaren 12koa, Lehendakariarena, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen agindua bosgarren aldiz aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 93
- Hurrenkera-zk.: 2547
- Xedapen-zk.: 8
- Xedapen-data: 2010/05/12
- Argitaratze-data: 2010/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Sailak
Testu legala
Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2003ko uztailaren 1eko Aginduak Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen ditu. Haren eranskinak Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta hari atxikitako erakunde autonomoan dauden datu pertsonalen fitxategiak zerrendatzen ditu. Aipatutako agindu hori geroagoko zenbait aginduk aldatu dute, aginduaren eranskinean fitxategi berriak sartzeko.
Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak komunikazio bide bat ezarri nahi du herritarrek aukera izan dezaten Jaurlaritzaren ekintzan parte hartzeko lankidetzan arituz, gobernu irekiaren estrategia esparruan. Horretarako, Irekia-Gobierno Abierto izeneko web gunean, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren jabetzako sare bat erabiltzen du Berritzaileen Euskal Komunitatea izenekoa, hain zuzen, eta horrek guztiak fitxategi automatizatu baten jasoko diren datu pertsonalak erabiltzea ekarriko du.
Horren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Datu pertsonalak dituen beste fitxategi bat 18. zenbakiduna eranstea Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen Jaurlaritzaren lehendakariordearen 2003ko uztailaren 1eko Aginduaren eranskinari. Ondoko idazketa hartuko du fitxategi horrek:
18
Fitxategiaren identifikazioa:
Irekia-Gobierno Abierto.
Xedea eta erabilera:
Komunikazio eta difusio bide bat ezartzea Euskadiko Irekia-Gobierno Abierto web gunearen bitartez, herritarrak Euskal Administrazioari hurbildu eta aukera izan dezaten Jaurlaritzaren ekintzan parte hartzeko proposamenak, iradokizunak eta iritziak emanez. Horretarako, erabiltzaileek alta eman beharko dute.
Datuen jatorria:
Irekia-Gobierno Abierto web gunearen bitartez Eusko Jaurlaritzarekin hartu-emana duten pertsonak.
Iturburua eta datuak jasotzeko jardunbidea:
Interesatuek berek emango dituzte datu pertsonalak, web guneak pertsona horiek erregistratzeko aurkeztuko dien inprimaki elektronikoa betez.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Bisitari ez profesionalaren datu pertsonalak: izen-abizenak, ezizena, posta elektronikoa, telefonoak eta posta kodea.
Bisitari profesionalaren datu pertsonalak: izen-abizenak, posta elektronikoa, telefonoak, zein komunikabidetan lan egiten dute eta bere web gunea.
Tratamendu sistema:
Automatizatua.
Datuak lagatzea:
Inobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
Nazioarteko transferentzia:
Ez dago.
Fitxategiaz arduratzen den organoa:
Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuon aurka egiteko eskubideak zein zerbitzutan erabili daitezkeen:
Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia
Nafarroa kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Fitxategiaren segurtasun-maila:
Oinarrizko maila.
Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinaraziko zaio horretarako ezarritako prozedura normalizatuaren bitartez, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistroan inskriba dadin eta geroago Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan integra dadin.
Hirugarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko maiatzaren 12an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Indargabetutakoa: 3/2012 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, Lehendakariarena, Lehendakaritzako eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea erakunde autonomiaduneko datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2003ko uztailaren 1ekoa, Jaurlaritzaren lehendakariordearena, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eta bere erakunde autonomoak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautzeko dena.


