Euskadi.eus
  • 143/2010 DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko kide batzuk kargutik kentzeko eta kide berriak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

143/2010 DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteko kide batzuk kargutik kentzeko eta kide berriak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2724
  • Xedapen-zk.: 143
  • Xedapen-data: 2010/05/18
  • Argitaratze-data: 2010/05/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bitartez Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautu zen, euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko. Horretarako, hizkuntza ofizialetako edozein erabiliko da, bai eta bidezko adierazpideak, euskarriak eta bitartekoak ere.

Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute berezko nortasun juridikoa duen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzan kulturaren gaineko eskumena duen sailari atxikia. Bere organo nagusiak Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria dira.

3/2007 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak, 2. idatz-zatian, xedatzen duenez, «Etxepare Euskal Institutuko organo artezkarietako kideen izendapena nahiz organo horien eraketa jardueren hasiera baino lehen egingo dira».

Etxepare Euskal Institutua / Basque Institutuaren Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak, bestalde, xedatzen du Institutua kide anitzeko bi organok Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua, eta pertsona bakarreko organo batek zuzendaria osatuko dutela.

Hori dela eta, ekainaren 24ko 120/2008 Dekretuaren bitartez Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kideak izendatu ziren.

Dekretu haren ondotik, Eusko Jaurlaritzaren egitura aldatu egin da Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren bidez (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), zeina uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuaren bidez aldatu baitzen.

Aldaketa horren ondorioz eta Eusko Ikaskuntzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak berritzearen ondorioz, beharrezkoa da Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko zenbait kide berezko eta ez-berezko ere aldatzea.

Horrenbestez, ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritzaren Legean eta Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortu eta arautzen duen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6. eta 7. artikuluetan Institutuaren Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen dutenak ezarritakoarekin bat, Kulturako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2010eko maiatzaren 18ko bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

  1. Kanpoko ekintza, kultura, hezkuntza, hizkuntza-politika eta ogasun eta herri-administrazioaren arloan eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sailen ordezkariak (berezko kideak):

    Iñaki Aguirre Arizmendi jauna.

    Gurutz Larrañaga Zubizarreta jauna.

    Ibone Amezaga Arregi andrea.

    Patxi Baztarrika Galparsoro jauna.

    Carmelo Arcelus Mugica jauna.

  2. Eusko Ikaskuntzaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkariak (kide ez-berezkoak):

    Javier Retegi Ayastuy jauna.

    Ludger Mees jauna.

  1. Kanpoko ekintza, kultura, hezkuntza, hizkuntza-politika eta ogasun eta herri-administrazioaren arloan eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sailen ordezkariak (berezko kideak):

    Guillermo Echenique González jauna (Kanpoko Ekintza).

    Antonio Rivera Blanco (Kultura).

    María Antonia Ozcariz Rubio andrea (Hezkuntza).

    María Lourdes Auzmendi Ayerbe (Hizkuntza-politika).

    Andrés Araujo de la Mata jauna (Ogasuna eta Herri-administrazioa).

  2. Euskal letren, filologiaren eta kulturaren ordezkari kide ez-berezkoak:

    José María Muñoa Ganuza jauna (Eusko Ikaskuntza).

    Jon Irazusta Astiazaran jauna (Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea).

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko maiatzaren 18an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.