- 178/2010 DEKRETUA, ekainaren 29koa; honen bidez adierazten da Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektuak eragindako ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko: «Trebiñuko konderriko mugatik (Moraza gaina) eta Urizaharreko A-2124 errepidearen trazadura hobetzeko eta plataforma zabaltzeko eraikitze proiektua». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu178/2010 DEKRETUA, ekainaren 29koa; honen bidez adierazten da Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektuak eragindako ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko: «Trebiñuko konderriko mugatik (Moraza gaina) eta Urizaharreko A-2124 errepidearen trazadura hobetzeko eta plataforma zabaltzeko eraikitze proiektua».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 136
- Hurrenkera-zk.: 3464
- Xedapen-zk.: 178
- Xedapen-data: 2010/06/29
- Argitaratze-data: 2010/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Diputatuen Kontseiluak 185/2010 zenbakidun erabakia onartu zuen 2010eko martxoaren 23an. Erabaki horrekin, «Trebiñuko konderriko mugatik (Moraza gaina) Urizaharreko A-2124 errepidearen trazadura hobetzeko eta plataforma zabaltzeko eraikitze proiektua» gauzatzeak eragingo dituen ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onartu zuen. Halaber, egitasmo horrek eragingo dituen ondasun eta eskubideak hartu egin behar direla adierazi zen. Aurretik, abenduaren 9ko 848/2009 erabakiarekin, egitasmoa eta desjabetzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jarri dira.
Halaber, Diputatuen Kontseiluak, 2010eko martxoaren 23an, Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, desjabetze-dosierrak eragindako ondasun eta eskubide horien okupazioa 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean eta, administrazio-espedientean adierazten denez, alegazioak aurkeztu ziren.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
2124 errepideak bide-segurtasunaren arloan dituen arazoei irtenbidea eman behar zaiela uste da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 29an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Jaurlaritzaren Kontseiluari, dekretua azkenekoz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, dekretua azkenekoz argitaratu zen egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko ekainaren 29an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


