- 179/2010 DEKRETUA, ekainaren 29koa, zeinaren bidez adierazten baita Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela ondoko proiektuak eragindako ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzea egiteko: 'A-2124 errepidean Urizaharreko zeharbidea egokitzeko proiektua'. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu179/2010 DEKRETUA, ekainaren 29koa, zeinaren bidez adierazten baita Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela ondoko proiektuak eragindako ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzea egiteko: "A-2124 errepidean Urizaharreko zeharbidea egokitzeko proiektua".
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 136
- Hurrenkera-zk.: 3465
- Xedapen-zk.: 179
- Xedapen-data: 2010/06/29
- Argitaratze-data: 2010/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Diputatuen Kontseiluak, 2010eko martxoaren 23an, 186/2010 zenbakidun erabakia onartu zuen. Erabaki horrekin, «A-2124 errepidean Urizaharreko zeharbidea egokitzeko proiektua» gauzatzeak eragiten dien ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onartu zuen. Halaber, egitasmo horrek eragiten dien ondasunak eta eskubideak hartu egin behar direla adierazi zen. Aurretik, maiatzaren 31ko 464/2005 erabakiarekin, egitasmoa eta desjabetzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jarri dira.
Halaber, Diputatuen Kontseiluak, 2010eko martxoaren 23an, Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean eta, administrazio-espedientean adierazten denez, alegazioak aurkeztu ziren.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
2124 errepideak bide-segurtasunaren arloan dituen arazoei irtenbidea eman behar zaiela uste da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla, adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 29an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Jaurlaritzaren Kontseiluari, Dekretua azkenekoz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Dekretua azkenekoz argitaratu zen egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko ekainaren 29an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


