- 189/2010 DEKRETUA, uztailaren 6koa, Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakaria izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu189/2010 DEKRETUA, uztailaren 6koa, Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakaria izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 131
- Hurrenkera-zk.: 3353
- Xedapen-zk.: 189
- Xedapen-data: 2010/07/06
- Argitaratze-data: 2010/07/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Estatutuak onartzen dituen ekainaren 18ko 1760/1976 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluan xedatzen da Kontseilu Nagusiko lehendakaria Batzorde Betearazlekoa ere izango dela, Gobernazio eta Herri Lan Ministerioek batera proposatuta dekretuz izendatu eta kenduko dela kargutik, eta toki korporazioetako lehendakari eta korporazio horien ordezkari direnen artetik hautatuko dela.
Egun, Lehendakariaren Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuaren bidez aldatuak, ezartzen duenari jarraiki, Lehendakaritzari eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari batera dagokie Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko lehendakari eta, halaber, Batzorde Betearazleko lehendakari ere izango dena, izendatu eta kargutik kentzeko dekretu-proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Horren ondorioz, Herrizaingoko sailburuaren eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 6an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


