Euskadi.eus
  • 204/2010 DEKRETUA, uztailaren 20koa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretua aldatzekoa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

204/2010 DEKRETUA, uztailaren 20koa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretua aldatzekoa

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 3562
  • Xedapen-zk.: 204
  • Xedapen-data: 2010/07/20
  • Argitaratze-data: 2010/07/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak euskara eta gaztelaniaren erabilera arautu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan, Autonomia Estatutuaren 6. artikuluan esleitu zitzaien hizkuntza ofizialen mailarekin bat.

Gerora, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua onartu zuen abenduaren 22ko 6/2003 Legeak bere 4.f) artikuluan jaso zuen, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen oinarrizko eskubide bezala, bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea, legeak berak eta ordenamendu juridikoaren gainerako legeek ezarritakoari jarraiki. Halaber, legearen II. Tituluko VII. Kapituluan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak arautu ziren, eta azken xedapenetako hirugarrenean aurreikusten da aipatutako kapituluaren erregelamendu bidezko garapenak hizkuntza politikaren eta kontsumoaren arloetan eskumena duten sailek batera egindako proposamenaren bidez onartuko direla.

6/2003 Legean xedatutakoa betez, hizkuntza eskubideei buruzko kapitulua uztailaren 1eko 123/2008 Dekretuak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzkoak, garatu zuen, eta honek jendeari begirako enpresa, erakunde eta establezimenduen hizkuntza betebeharrak zehazten ditu, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz nahiz gaztelaniaz jasotzeko, eta darabilten hizkuntza ofiziala edozein izanda ere arreta egokia jasotzeko duten eskubidearen progresibotasun baldintzak ezartze aldera. Hala ere, 123/2008 Dekretuaren eragin-eremua 6/2003 Legearen II. Tituluko VII. Kapituluarena baino mugatuagoa da, honetan jasotako kontsumo harreman batzuei eragiten baitie soilik.

123/2008 Dekretuak bere 18. artikuluan arautzen ditu arau-hausteak eta zehapenak, arauan ezarritakoa ez betetzeak zehapena dakarrela xedatuz, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.6 artikuluak ezarritakoari jarraiki, eta bere bi xedapen gehigarrietan enpresa, erakunde eta establezimenduek dekretuan agindutakora egokitzeko dituzten epeak finkatuz.

Aitzitik, euskararen erabileraren egiazko normalizazioa gizarteko arlo guztietan lortzeko urratsak egiten jarraitu behar den arren, botere publikoen sustapen jarduera beharrezkoa izanik, gaur egun ez dago baldintza egokirik 123/2008 Dekretuaren eragin-eremuan zehapen araubiderik aplikatu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoan egun dagoen egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta.

Horregatik, komeni da 123/2008 Dekretuaren idazketa moldatzea, bertan jasotako hizkuntza betekizunen betetzea urtebetez atzeratzeko xedearekin.

Horri jarraiki, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin adostasunez, Osasun eta Kontsumo sailburuak eta Kultura sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 20ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

a) 5., 6., 7., 8., 9. eta 12. artikuluetan ezarritako betebeharrei dagokienez, Dekretua indarrean hasten denetik kontatzen hasita 3 urteko epean.

«1) Dekretu hau indarrean hasten denetik kontatzen hasita 3 urteko epean, 5. eta 12. artikuluetan aurreikusitako betebeharrak betetzeko».

  1. Finantza eta kreditu-erakundeak eta etxebizitzak saldu edo alokatzen dituzten enpresa edo eraikuntza-obren sustatzaileak 10. eta 11. artikuluetan xedatutakoari, hurrenez hurren, egokitu beharko zaizkio Dekretua indarrean hasten denetik kontatzen hasita 3 urteko epean.

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 20an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.