Euskadi.eus
  • DECRETO 213/2010, de 27 de julio, por el que se autoriza al Instituto Vasco de Finanzas la toma de participación en la ampliación de capital de la sociedad Ekarpen SPE, S.A. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

DECRETO 213/2010, de 27 de julio, por el que se autoriza al Instituto Vasco de Finanzas la toma de participación en la ampliación de capital de la sociedad Ekarpen SPE, S.A.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3738
  • Xedapen-zk.: 213
  • Xedapen-data: 2010/07/27
  • Argitaratze-data: 2010/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Ekarpen SPE SA sozietateko akziodunen Ezohiko Batzar Nagusiak erabaki zuen, 2009ko abenduaren 4an egindako bileran, sozietatearen kapitala 8.054.000 eurotan gehitzea, 8.054.000 izendun akzio berri jaulki eta zirkulazioan jarriz; eta akzio bakoitzaren balio izendatua euro batekoa izaki. Jaulkipen sari orokorra 32.216.000 eurokoa da, eta gaur egunekoek dituzten eskubide politiko eta ekonomiko berdinak dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Finantzen Euskal Institutuak, Ekarpen SPE SA sozietatearen bazkide direnez, lehentasunezko eskubidea dute akzio berriak harpidetzeko, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren 158. artikuluan agindutakoarekin bat. Sozietateko akziodunen hitzarmena izenpetu zen 2008ko uztailaren 28an, non ezartzen baita bazkide sustatzaileek hitzartutako ekarpenak bazkideok zuzenean edo bere Taldeko sozietateen bidez bideratu ahalko direla; edo, erakundeetako bazkideak izanez gero, dagokion administrazioari atxikitako sozietate, elkarte, fundazio, erakunde edo ente publikoen bidez.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak nahitaez adieraziko ditu, non eta doako eskuratzea ez den, sozietatearen xedea eta EAEk, zuzenean nahiz zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen sozietatean.

Ekarpen SPE SA sozietatearen helburu soziala enpresak sustatzea eta bultzatzea izango da, beren kapitalean aldi baterako parte hartuz eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sozietateen zergei buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 60.1.b artikuluan xedatutako eragiketak eginez.

Finantzen Euskal Institutuko Administrazio Kontseiluak, 2010eko ekainaren 22an, 7.000.000 euroko kapital-gehikuntzan parte hartzea onartzeko Erabakia hartu zuen (izenduna eta jaulkipen saria barne). Horregatik, Eusko Jaurlaritzara zuzendu behar da, Finantzen Euskal Institutuari baimena eman dakion euro banako 1.400.000 akzio izenpetzeko 5.600.000 euroko jaulkipen sariarekin, Ekarpen SPE SAk izendun 8.054.000 eurotan 32.216.000 euroko jaulkipen sariarekin egingo duen kapital-gehikuntzan; eta, aldi berean, ordaintzeko erabakia ere hartu zuen.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 27an.

Jarduneko lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik