- 220/2010 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Empresa de Transformación Agraria SA (TRAGSA) sozietatearen titulu nabarmen bat eskuratzeko baimena emateko Dekretua aldatzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu220/2010 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Empresa de Transformación Agraria SA (TRAGSA) sozietatearen titulu nabarmen bat eskuratzeko baimena emateko Dekretua aldatzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 3773
- Xedapen-zk.: 220
- Xedapen-data: 2010/07/27
- Argitaratze-data: 2010/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Testu legala
103/2010 Dekretua, martxoaren 30ekoa, Empresa de Transformación Agraria SA (TRAGSA) sozietatearen titulu nabarmen bat eskuratzeko baimena emateari buruzkoa, 2010eko apirilaren 20ko EHAAn, 72. zenbakian argitaratu zen. 1. artikuluko 1. paragrafoan ezartzen denez, delako akzioa erosteko zenbateko 10.133,47 euroko da. Espedientea izapidetzeko ordu hartan, aipatu zenbatekoa kalkulatzeko, sozietateak 2008-12-31n onartutako azken balantzea izan zen kontuan. Hala ere, zelan eta 2009-12-31ko balantzea onartutakoan formalizatuko baita eragiketa, beharrezkoa da erosketako zenbatekoa aldatzea, aipatu balantzeari egokitzeko. Zenbateko berria 11.166,84 eurokoa da.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak egindako proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Onesten den egunetik izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 27an.
Jarduneko lehendakaria,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


