Euskadi.eus
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Energiaren Euskal Erakundeari, Donostia-San Sebastiángo Udalari Sociedad Naturgas Energía Grupo SAren akzioak erosteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Dekretu-proiektua, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Energiaren Euskal Erakundeari, Donostia-San Sebastiángo Udalari Sociedad Naturgas Energía Grupo SAren akzioak erosteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 4166
  • Xedapen-zk.: 224
  • Xedapen-data: 2010/08/31
  • Argitaratze-data: 2010/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Donostiako udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak hitzarmena izenpetu zuten 2002ko azaroaren 15ean, zeinen bidez aukera ematen baitzitzaion Udal Administrazioari udalak Naturgas Energía Grupo SA sozietatean zituen akzioak saltzeko.

Donostiako udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak hitzarmena izenpetu zuten 2010eko uztailaren 28an, zeinen bidez gauzatu egin baitzuen udalak saltzeko eskubide hori, eta arautu egin baitzituen udalak Naturgas Energía Grupo SAn zituen 129.177 akzioen (sozietatearen kapitaleko % 4,0812 salmentaren baldintza eta moduak.

Salerosketa hori eraginkorra izateko beharrezkoa izango da etete-baldintza zenbait betetzea, zeinek lege aplikagarriek eta EEEk Hidroeléctrica del Cantábrico SAri akzioak saltzeko akordioaren eraginkortasun erabatekoak exijitutako baimen, erabaki eta onarpenak lortzeari buruzkoak diren. Eraginkortasun hori etete baldintzak salmenta akordio honen gainean ezarritakoak betetzearen menpe dago.

Akzio bakoitzaren prezioa 662,367 eurokoa da, eta Udalaren titularitateko 129.177 akzioen guztirako prezioa 85.562.582 eurokoa. Salerosketa egiaztatu ostean, Naturgas Energía Grupo SAren bi akziodunak, behin-behinekoz, Energiaren Euskal Erakundea eta Hidroeléctrica del Cantábrico SA dira, zeinek sozietatearen kapitalaren % 34,4335 eta % 65,5665 izango baitute, hurrenez hurren.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.

Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluak erabakia hartu zuen 2010eko uztailaren 22an, zeinen bidez onartu egiten baita Donostiako Udalak Naturgas Energía Grupo SAn dituen akzioei buruz EEEk eta aipatu Udalak hartutako Akordioa, Donostiako Udalak Naturgas Energía Grupo SAn dituen akzioak EEEk salerosteko baldintzak eta moduak arautzen dituena; erabaki zuen, halaber, Gobernu Kontseiluari igortzea baimenerako eta izapideetarako erabakia, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuarekin bat etorriz.

Naturgas Energía Grupo SA sozietatearen helburua da, izan ere, kapitaleko partaidetzak edo euren jarduera sektore energetikoan garatzen duten beste erakunde batzuen errekurtso propioak eskuratu, administratu, erosi eta besterentzea, baita horiek sortzea ere.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abuztuaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia-San Sebastián, 2010eko abuztuaren 31.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik