Euskadi.eus
  • 235/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

235/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4518
  • Xedapen-zk.: 235
  • Xedapen-data: 2010/09/14
  • Argitaratze-data: 2010/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duen abenduaren 26ko 62/1997 Legeak interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.

Oraindik orain, Interes Orokorreko Portuen Araubide Ekonomikoari eta portuotan Zerbitzuak Eskaintzeari buruzko azaroaren 26ko 48/2003 Legea aldatu duen abuztuaren 5eko 33/2010 Legea indarrean sartu izanak aldaketa sakona eragin du Bilbo eta Pasaiako portu-agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako bokalak izendatzeko eta kentzeko araubidean.

Izan ere, lege horren azken xedapenetako bigarrenaren 10. paragrafoaren 1. eta 2. zenbakiak Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legearen aldaketari buruzkoak dira, eta horietan ezartzen denez:

  1. Administrazio Kontseilua&.

    1. Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

    2. Bokal-kopuru bat, 10 eta 13 artekoa. Kanaria eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.

  2. Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) idatz-zatian aipatu diren bokalak izendatzerakoan, honako irizpideok errespetatuko dituzte:

    Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkaritza bokal horietako hiruk eta itsas kapitanak izango dute. Bokaletako bat estatuaren abokatua izango da, eta bestea, Estatuko Portuak erakunde publikokoa.

    Autonomia-erkidegoaren ordezkaritza bokal horietako lauk eta lehendakariak izango dute.

    Kanaria Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

    Portuaren zerbitzugunea kokatuta dagoen udalerriek Kontseiluaren gainerako kideen 100ko 33ko ordezkaritza izango dute. Zerbitzugunea udalerri batean baino gehiagotan kokatuta egonez gero, ordezkaritza, lehenik, Portuko Agintaritzak administratutako portuari edo portuei izena emandako udalerriari edo udalerriei egokituko zaie; ondoren, gainerako udalerriei, zerbitzugunearen eraginpean duten azalerarekiko proportzioan.

    Kontseiluko gainerako kideen ehuneko 66a honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko da: merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.

    Bokalen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, proposamen hori Estatuko Portuak erakunde publikoaren lehendakariak egingo du.

    Administrazio Kontseiluko bokaleen izendapenak, c) idatz-zatian aipatzen denak, lau urteko indarraldia izango du. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo lerrokadan ezarritakoari kalterik egin gabe.

    Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.

    Aipatutako xedapenak betez, eta Interes Orokorreko Portuen Araubide Ekonomikoari eta portuotan Zerbitzuak Eskaintzeari buruzko azaroaren 26ko 48/2003 Legea aldatzen duen abuztuaren 5eko 33/2010 Legeak xedapen indargabetzaile bakarrean ezartzen duen arau-indargabetzeari jarraituz, kargutik kendu egin behar dira ekainaren 22ko 161/2010 Dekretuak, orduan indarrean zen araudiaren arabera, izendatu zituen bokal guztiak.

    Horiek horrela, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 14an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

  1. Errenteriako Udalaren ordezkaria:

    Juan Carlos Merino González jauna.

  2. Lezoko Udalaren ordezkaria:

    Haritz Salaberria Goikoetxea jauna.

  3. Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialaren ordezkariak:

    Agustín Eizaguirre Agote jauna.

    1. ª Luisa Guibert Ucín andrea.

      José Ramón Saldaña Gascue jauna

  4. ELA/STV erakunde sindikalaren ordezkaria:

    Xabier Pérez Herrero jauna.

  5. LAB erakunde sindikalaren ordezkaria:

    José Ramón Zapirain Larraza jauna.

  6. Gipuzkoako enpresaburuen elkartearen (ADEGI) ordezkaria:

    José Miguel Ayerza Mendiburu jauna.

  1. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak:

    Markel Olano Arrese jauna.

    Luis M.ª Oyarbide Arizmendi jauna.

    Arantza Tapia Otaegi andrea.

  1. Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ordezkaria:

    Francisco Javier Garmendia Martínez jauna.

  2. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkaria:

    Juan Pablo Medrano Olmeño jauna.

  3. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ordezkariak:

    Ignacio María Arriola López jauna.

    Félix Joaquín Asensio Robles jauna.

    Ernesto José Gasco Gonzalo jauna.

    Manuel Huertas Vicente jauna.

  4. Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkariak:

    Lore Suárez Linazasoro andrea.

Dekretu hau bokalen kargugabetzea Pasaiako Portuaren Agintaritzako Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera sartuko da indarrean, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 14an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik