- 236/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, Pasaiako Portu-Agintaritzen Administrazio-Kontseiluko kideak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu236/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, Pasaiako Portu-Agintaritzen Administrazio-Kontseiluko kideak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 189
- Hurrenkera-zk.: 4519
- Xedapen-zk.: 236
- Xedapen-data: 2010/09/14
- Argitaratze-data: 2010/09/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duen abenduaren 26ko 62/1997 Legeak interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.
Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.
Duela gutxi hartu du indarra abuztuaren 5eko 33/2010 Legeak, zeinek aldatu egiten baitu azaroaren 26ko 48/2003 Legea, interes orokorreko portuen erregimen ekonomikoari eta portuotan zerbitzuak eskaintzeari buruzkoa, hain zuzen ere. Aldaketa sakon bat ekarri du horrek Bilbo eta Pasaiako Portu-Agintaritzetako lehendakariak eta administrazio kontseiluetako kideak aukeratu eta kentzeko erregimenean.
Estatuko portuei eta nabigazio zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legearen aldaketaz jarduten duen Lege horretako azken xedapeneko 10. puntuko 1. eta 2. paragrafoek ezartzen dutenez:
Administrazio Kontseilu bat.
Berezko kide bat: Itsas Kapitaina.
10etik 13 kidera bitartean; eta kopuru zehatza autonomia erkidegoek edo Zeuta eta Melillako hiriek ezarriko dute, eta izendapena ere eurek egingo dute. Kanariar Irlek eta Balearrek 16 kidera arte izendatu ditzakete.
Autonomia erkidegoek edo Zeuta eta Melillako hiriek aurreko paragrafoko c) idatz-zatian adierazitako kideak izendatzerakoan, honako irizpideak beteko dituzte:
Estatuko Administrazio Nagusiaren ordezkariak: Itsas Kapitaina; eta hiru kide, hauetatik bat Estatuko Abokatua, eta bestea Estatuko Portuak ente publikoko kidea.
Autonomia Erkidegoaren ordezkariak: lehendakariaz gain, lau kide.
Kanariar Irlei dagokienez, kabildoek ordezkari bana izango dute; eta Balearretako Consellek ere ordezkari bana.
Portuko zerbitzu-gunea kokatuta dagoen udalerriek Kontseiluko gainerako kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Eragindako udalerriak hainbat direnean, Portu-Agintaritzak administratutako portuari edo portuei izena ematen dioten udalerriei dagokie ordezkaritza; eta gero, gainerakoak, zerbitzu-guneak eragindako udal-mugartearen azaleraren heinean.
Kontseiluko gainerako kideen % 66a Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberen, erakunde enpresarial eta sindikalen eta portuen arloan indarra duten sektore ekonomikoen ordezkari modura izendatuko dira.
Administrazio Kontseiluan ordezkariak dituzten administrazio publikoek eta entitateek/erakundeek egin beharko dute proposamena kideak izendatzeko. Estatuko Administrazio Nagusiari dagokionez, proposamena Estatuko Portuak Ente Publikoko lehendakariak egingo du proposamena.
idatz-zatia Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeaz ari da, zeinen iraupena lau urtekoa izango baita; berriro ere izendatu ahal izango dira, nahiz eta kontuan izan beharko den honen ondorengo paragrafoan ezarritakoa.
Autonomia erkidegoetako organo eskumendunak erabakiko du Kontseiluko kideak kargutik kentzea, aldez aurretik beraiek ordezkatzen dituzten erakunde eta entitateen proposamena izanda.
Interes orokorreko portuen erregimen ekonomikoari eta portuotan zerbitzuak eskaintzeari buruzko azaroaren 26ko 48/2003 Legea aldatu zuen abuztuaren 5eko 33/2010 Legeak. Azken lege horretako xedapen indargabetzaile bakarrak ezarritako arau-indargabetzearekin bat etorriz, aurreko paragrafoetan aipatutako xedapenak betez, ekainaren 22ko 161/2010 Dekretuz izendatutako kide guztiak euren karguetatik kendu ostean, eta orduko hartan indarrean zegoen araudiaz baliatuz, kideak izendatuko ditugu berriro, hain zuzen ere, 26ko 48/2003 Legea aldatu zuen abuztuaren 5eko 33/2010 Legean -interes orokorreko portuen erregimen ekonomikoari eta portuotan zerbitzuak eskaintzeari buruzkoan- ezarritako araudi berriaren arabera.
Horrenbestez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 14an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Errenteriako Udalaren ordezkaria:
Juan Carlos Merino González jauna.
Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialaren ordezkariak:
Agustín Eizaguirre Agote jauna.
ª Luisa Guibert Ucín andrea.
José Ramón Saldaña Gascue jauna.
LAB erakunde sindikalaren ordezkaria:
José Ramón Zapirain Larraza jauna.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak:
Arantza Tapia Otaegi andrea.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ordezkariak:
Ignacio María Arriola López jauna.
Félix Joaquín Asensio Robles jauna.
Ernesto José Gasco Gonzalo jauna.
Dekretu honek, kendutako eta izendatutako ordezkariak nortzuk diren Pasaiako Portuaren Agintaritzako Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango du indarra, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 14an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: 176/2014 DEKRETUA, irailaren 9koa, Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluko zenbait bokal berritzeko dena.
- Ikus: 149/2013 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan dituen ordezkariak kentzeko dena.
- Ikus: 67/2014 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera-Ofizialak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen kide bat kendu eta beste bat izendatzeko dena.
- Ikus: 130/2018 DEKRETUA, irailaren 11koa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokal baten izendapena berritzeko dena.


