- 241/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, horren bidez adierazten da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak lehenbailehen hartu behar dituela honako egitasmo hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak nahitaez desjabetzeko: «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 EU Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 1 Fasea». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu241/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, horren bidez adierazten da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak lehenbailehen hartu behar dituela honako egitasmo hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak nahitaez desjabetzeko: «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 EU Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 1 Fasea».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 189
- Hurrenkera-zk.: 4520
- Xedapen-zk.: 241
- Xedapen-data: 2010/09/14
- Argitaratze-data: 2010/09/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, 2010eko martxoaren 23ko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena Aginduaren bidez, ondoko desjabetze-espedienteari hasiera ematea erabaki zuen: «Sestaoko Txabarri BIA-ko 1 EU Urbanizatzeko Jarduketa-Programa, 1 Fasea». Desjabetzeko nahitaez hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua hamabost eguneko epean jendaurrean jartzeko erabakia hartu zen eta 2010eko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean (101. zk.) iragarkia argitaratu zen. Azkenik, ondasun eta eskubide horiek hartzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen bere garaian, eta alegazioak aurkeztu ziren, administrazio-dosierrean adierazten denez.
Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Sestaoko Txabarri auzoko BIA Birgaitzeko Plan Berezia lehenbailehen bete egin behar da, eraikuntza batzuk egoera txarran daudelako, auzoaren berrikuntza bultzatzeko eta diru-ahalmen gutxien duen biztanleriak etxebizitza eskuragarri izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2010eko irailaren 14an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko da.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 14an.
El Lehendakari,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


