- 242/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, zeinen bidez adierazten baita Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen okupatu behar dituela Murgiako zeharbidea -Murgiatik Domaikiarako A-4413 errepidea, 0+175 kilometrotik 0+415 kilometrora- konpontzeko eraikitze-proiektuak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzea egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu242/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, zeinen bidez adierazten baita Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen okupatu behar dituela Murgiako zeharbidea -Murgiatik Domaikiarako A-4413 errepidea, 0+175 kilometrotik 0+415 kilometrora- konpontzeko eraikitze-proiektuak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzea egiteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 186
- Hurrenkera-zk.: 4462
- Xedapen-zk.: 242
- Xedapen-data: 2010/09/14
- Argitaratze-data: 2010/09/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Diputatuen Kontseiluak, 2010eko ekainaren 8an, 356/2010 zenbakidun erabakia onartu zuen. Erabaki horrekin, «Murgiatik Domaikiarako A-4413 errepidea, 0+175 kilometrotik 0+415 kilometrora Murgiako zeharbidea. Araba- konpontzeko eraikitze proiektua» gauzatzeak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onartu zuen. Halaber, egitasmo horrek eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak okupatu egin behar direla adierazi zen. Aurretik, uztailaren 21eko 480/2009 Erabakiarekin, egitasmoa eta desjabetzeko okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jarri dira.
Halaber, Diputatuen Kontseiluak, 2010eko ekainaren 8an, Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, desjabetze-dosierrak eraginpean hartutako ondasun eta eskubide horien okupazioa 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.
Lehenbailehen okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean eta, administrazio-espedientean adierazten denez, alegazioak aurkeztu ziren.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
4413 errepideak bide-segurtasunaren arloan dituen arazoei irtenbidea eman behar zaiela uste da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jardunak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 14an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Jaurlaritzaren Kontseiluari, Dekretua azkenekoz argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Dekretua azkenekoz argitaratu zen egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 14an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


