Euskadi.eus
  • 250/2010 DEKRETUA, irailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko ekitaldiko aurrekontuko 4511 «Egitura eta Babesa» Programan diru-sarrerak lortu direla-eta, 4513 «Kulturaren Sustapena» Programan 315.670 euroko kredituak gaitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

250/2010 DEKRETUA, irailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko ekitaldiko aurrekontuko 4511 «Egitura eta Babesa» Programan diru-sarrerak lortu direla-eta, 4513 «Kulturaren Sustapena» Programan 315.670 euroko kredituak gaitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 4599
  • Xedapen-zk.: 250
  • Xedapen-data: 2010/09/28
  • Argitaratze-data: 2010/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

2009ko abenduan lankidetza-hitzarmena sinatu zen Eusko Jaurlaritzaren eta UTE-Bilbao Bizkaia Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa eta Caja Vital Kutxa-Bono Cultura finantza-erakundearen artean; hitzarmen horren arabera, finantza-erakunde horrek laguntza emango zuen «Kultura Bonoa-Bono Cultura» Programa garatzen eta sustatzen. Horrela bultzatu nahi zen arte- eta kultura-ekoizpenaren merkatua, 2009-2010eko Gabonetan EAEko kultura-produktuak sustatuz.

Hitzarmenaren bosgarren klausularen arabera, Eusko Jaurlaritzak diru-kopuru bat emango zion finantza-erakundeari, kanpainaren hasieran eskuragarri dagoen diru-laguntzaren zenbateko osoagatik; eta kanpainaren bukaeran, ordea, likidazio osoa egingo litzateke. Diru-laguntza osorik agortu ezean, geratzen den dirua Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuliko zaio.

2010eko otsailean, 315.670 euroko diru-sarrerak jaso ziren, finantza-erakundeak 2009ko «Kultura Bonoa-Bono Cultura» Programaren azken likidazioa egin ondoren eskuragarri geratzen den saldotik etorriak.

Aurreikusita dago ekimenak segida izango duela 2010eko Kultura Bonoa Programaren bidez. Hori dela eta, Kultura Sailak eskatzen du 2009ko programaren soberakinagatik jasotako diru-sarrera gaitzeko, programa hori 2010ean garatzeko behar den kopuruaren zati bat finantzatze aldera.

Horregatik, kredituok gaitu egingo dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko eta Kulturako sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Programa Azpikontzeptua Euroak

4513 453.01 315.670

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

Programa Azpikontzeptua Euroak

4511 380.00 315.670

2010eko Kultura Bonoa Programaren arloko jarduerak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 28an.

Jarduneko lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik