Euskadi.eus
  • 267/2010 DEKRETUA, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2010eko ekitaldiko aurrekontuko 7511 Programan (Turismoa) diru-sarrerak lortu direla-eta, programa horretan 688.902,64 euroko kredituak gaitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

267/2010 DEKRETUA, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2010eko ekitaldiko aurrekontuko 7511 Programan (Turismoa) diru-sarrerak lortu direla-eta, programa horretan 688.902,64 euroko kredituak gaitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 4988
  • Xedapen-zk.: 267
  • Xedapen-data: 2010/10/19
  • Argitaratze-data: 2010/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

700.565 euroko diru-sarrera gehigarriak eskuratu dira, Basquetour SAk itzuli egin baitu 2009ko ekitaldian Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailetik ustiapen-defizita zela-eta jasotako finantziazioaren soberakina.

Zenbateko horren zati bat 688.902,64 euro, Basquetourrek Turismoa Sustatzeko Planaren baitan, + Euskadi Planaren kargura 2009ko ekitaldian erabili ez dituen kredituei dagokie. Horregatik, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eskatu du kreditu horiek gaitzea 2010eko ekitaldian gauza daitezen.

Horregatik, kredituok gaitu egingo dira, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz gaitu ere; dekretu horren bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean diren legezko xedapenen testu bategina onartu zen.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Berrikuntzako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko urriaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Programa Azpikontzeptua Euroak

7511 414.00 688.902,64

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

Programa Azpikontzeptua Euroak

7511 380.00 688.902,64

Funts horiek erabiliko dira +Euskadi 09 Planaren baitako Turismoa Sustatzeko Plana finantzatzeko.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urriaren 19an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik