Euskadi.eus
  • 278/2010 DEKRETUA, azaroaren 11koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta Zereginak Ikasteko ataletan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

278/2010 DEKRETUA, azaroaren 11koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta Zereginak Ikasteko ataletan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 5282
  • Xedapen-zk.: 278
  • Xedapen-data: 2010/11/02
  • Argitaratze-data: 2010/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan; zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.

Parametro hauek identifikatzen dituzte dekretu honi erantsitako zerrendetan azaltzen diren lanpostuak: espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasuna. Hizkuntza-eskakizunak hizkuntza-ereduen arabera zehazten dira, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan (apirilaren 2ko EHAA) ezarritako proportzioak beteta; dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak aldatu zuen (urtarrilaren 20ko EHAA), eta arautu egin zuen nola dekretu hori irakasleen lanpostuei. Helduen ikastetxeetako lanpostuei hizkuntza-eskakizunak jartzeko, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako irizpideak jarraitu dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Erantsitako zerrendetan, maisu-maistren kidegoko lanpostuek berariazko osagarri bat dute esleituta: 11.326,64 euro urteko. Kopuru hori honela xehatzen da:

Berariazko osagarri orokorra: 7.653,03 euro urteko.

Dedikazio bereziko osagaia, bigarrenetik bosgarrenera doazen graduen kapitalizazioetatik eratorria: 3.673,61 euro urteko.

Arduraldi bereziko osagarriaren lehen maila egiaztatu duten langileek urtean 1.099,94 euro gehiago jasoko dituzte, goian aipatu kopuruez gain.

Berariazko osagarri hori urte osokoa da, eta hilero banatuko da, abenduaren 23ko 2/2009 Legeak 23.8 artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko Aurrekontu Orokorrak onartzen duen bezala.

Bigarrena. Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzako erregimen orokorreko irakaskuntzetan tutore-lanak betez gero, 810,80 euro gehiago jasoko dira urtean, eta lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean jasoko dira.

Hirugarrena. Zikloko koordinatzaile-lanak betez gero, urtean 736,62 euro gehiago jasoko dira urtean, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

Laugarrena. Klaseak Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan ematen dituzten maisu-maistrek 905,03 gehiago jasoko dute urtean, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

Bosgarrena. Zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrek, berriz, berariazko osagarri bat izango dute, urte osokoa izango da eta hilero banatuko da lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean. Hona osagarriak:

Lanpostua ikastetxearen

ikasgela-kopurua Urteko zenbatekoa (eurotan)

A zuzendaria > 55 6.687,05

B zuzendaria > 23 6.285,71

C zuzendaria > 15 4.974,97

D zuzendaria > 7 4.094,88

E zuzendaria > 2 3.287,76

Zuzendaria 2 2.279,53

A zuzendaritza-karguak > 55 3.130,22

B zuzendaritza-karguak > 23 3.034,03

C zuzendaritza-karguak > 15 3.034,03

D zuzendaritza-karguak > 7 2.360,09

E zuzendaritza-karguak > 7 613,33

Indarrik gabe geratzen da azaroaren 3ko 578/2009 Dekretua, maisu-maistren 2009-2010eko lanpostu-zerrendak onartu zituena.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 11n.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.