Euskadi.eus
  • 279/2010 DEKRETUA, azaroaren 2koa. Honen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

279/2010 DEKRETUA, azaroaren 2koa. Honen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 5283
  • Xedapen-zk.: 279
  • Xedapen-data: 2010/11/02
  • Argitaratze-data: 2010/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan, eta zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.

Horiek horrela, aipatutako legezko testuak 5. artikuluan xedatzen du lanpostuen zerrenda horien gutxienezko edukia: izendapena, ikastetxea, Ikuskaritza Teknikoko edo Ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzua eta atxikita dagoen Hezkuntza-Administrazioko lurralde-esparrua; lanpostu horietan aritzeko eskatutako baldintzak, esleitutako hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data besteak beste; behar den taldeari, kidegoari, eskalari edo lan-mailari atxikitzea; eta, azkenik, funtzionarioen lanpostuen kasuan, osagarri espezifikoa eta lanpostuak hornitzeko sistema.

Bere aldetik, 4. artikuluak l) letran, lanpostuen zerrendak onartzeko gaitasuna Gobernuari aitortzen dion uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak 5. artikuluko h) letran dioenarekin adostasunez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ematen dio irakasleen lanpostuen zerrendak proposatzeko ahalmena.

Lanpostuen zerrendak etengabe gaurkotu behar dira, ikasturte berriaren ondorioz ikastetxeetan sortutako egoera berrietara egokitzeko asmoz. Ondorioz, 2010-2011ko ikasturterako gaurkotzea zehaztu behar da

Urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua aldatzen duenak, eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuak hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko finkatu dituzten irizpideak hartu dira kontuan lanpostuen zerrenda hau egiteko orduan.

Horren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena ezagututa eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 2an izandako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,

Eskuhartze Soziokomunitarioa espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

  1. IEFPS Mendizabala GBLHItik bereiztutako lanpostuan behin betiko destinoa duen irakaslea IES Francisco de Vitoria BHIren lanpostu-zerrendan txertatuko da, eta bere espezialitateko lanpostuaren titulartasuna eta hizkuntza-eskakizuna mantenduko du.

Lehenengoa. Erantsitako zerrendetan sartuta dauden lanpostuek jarraian zehazten den berariazko osagarria esleituta dute. Berariazko osagarri hori urte osokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen 23. artikuluaren 8. idatz-zatian arautzen denaren arabera, hamabi hilekori dagozkien zenbateko osoetan banatuta dago, hain zuzen ere honela:

BOG: Berariazko osagarria, guztira

BOO: Berariazko osagarri orokorra

DBO: Dedikazio bereziko osagaia, bigarrenetik bosgarrenera doazen graduen kapitalizazioetatik eratorria

Kidegoak BOG: BOO: DBO

Bigarren Hezkuntzako Kadetradunen Kidegoa: 14.294,78 euro 10.621,17 euro 3.673,61 euro

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa: 12.289,89 euro 8.616,28 euro 3.673,61 euro

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa: 14.095,23 euro 10.421,62 euro 3.673,61 euro

Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa: 14.095,23 euro 10.421,62 euro 3.673,61 euro

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoa: 14.294,78 euro 10.621,17 euro 3.673,61 euro

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa: 12.289,89 euro 8.616,28 euro 3.673,61 euro

Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoa: 12.289,89 euro 8.616,28 euro 3.673,61 euro

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa: 14.294,78 euro 10.621,17 euro 3.673,61 euro

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa: 12.289,89 euro 8.616,28 euro 3.673,61 euro

Bigarrena. Dedikazio bereziko osagaiaren lehen gradua egiaztatu duten irakasleek 1.099,94 euro jasoko dute urtero, goian adierazitako kopuruez gain. Diru hiru hilabeteka banatuko da, lehenengo xedapen gehigarrian adierazi denez.

Hirugarrena. Bigarren Hezkuntzako erregimen orokorreko irakaskuntzetan tutore-lanak betez gero, 810,80 euro gehigarri jasoko dira urtean, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

Laugarrena. Zuzendaritza-lanetan aritzeak emango du ekainaren 26ko 177/1990 Dekretuak, unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleen ordainsariei buruzkoak, zehaztutako zenbatekoak jasotzeko eskubidea. Izan ere, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmenak ondorengo zenbatekoetan gaurkotzen ditu lehenago aipatutako ordainsariak, lehen xedapen gehigarriak adierazten duen bezalaxe:

Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa:

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoa:

Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa:

Adierazpena Ikastetxeko ikasle kopurua Urtean zenbat eurotan

Zuzendaria A > 1.800 6.698,49

Zuzendaria B > 1.000 5.907,67

Zuzendaria C > 600 5.478,56

Zuzendaria D < = 600 5.079,88

Zuzendaritza Karguak A > 1.800 3.381,37

Zuzendaritza Karguak B > 1.000 3.285,74

Zuzendaritza Karguak C > 600 2.329,67

Zuzendaritza Karguak D <= 600 1.947,42

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa:

Adierazpena Ikastetxeko ikasle kopurua Urtean zenbat eurotan

Zuzendaria A > 1.800 7.868,16

Zuzendaria B > 1.000 7.076,64

Zuzendaria C > 600 6.646,67

Zuzendaria D < = 600 6.247,94

Zuzendaritza Karguak A > 1.800 4.547,33

Zuzendaritza Karguak B > 1.000 4.451,80

Zuzendaritza Karguak C > 600 3.494,63

Zuzendaritza Karguak D <= 600 3.311,00

Idazkari albokoa 1.398,66

Saileko burua 1.056,46

HHE saileko burua 1.056,46

LHko eta Lantokiko Prestakuntzako koordinatzailea 1.056,46

Ekonomia kudeatzeko arduraduna 1.056,46

Mantenu eta lanetako arduraduna 1.056,46

Kalitatearen Arduraduna, ISO 9000ko kalitatearen ziurtagiria daukaten ikastetxeetan 1.056,46

Lanbide Hezkuntzako Irakasle Teknikoen Kidegoa:

Irakaskuntza Ertaineko Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa:

Adierazpena Ikastetxeko ikasle kopurua Urtean zenbat

Zuzendaria A > 1.800 7.474,27

Zuzendaria B > 1.000 6.682,65

Zuzendaria C > 600 6.252,89

Zuzendaria D < = 600 5.853,82

Zuzendaritza Karguak A > 1.800 4.153,54

Zuzendaritza Karguak B > 1.000 4.057,91

Zuzendaritza Karguak C > 600 3.311,00

Zuzendaritza Karguak D <= 600 3.311,00

Idazkari albokoa 1.398,66

Saileko burua 729,14

LHko eta Lantokiko Prestakuntzako koordinatzailea 729,14

Ekonomia kudeatzeko arduraduna 729,14

Mantenu eta lanetako arduraduna 729,14

Kalitatearen Arduraduna, ISO 9000ko kalitatearen ziurtagiria daukaten ikastetxeetan 729,14

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa:

Adierazpena Ikastetxeko irakasle kopurua Urtean zenbat

Zuzendaria A > 40 7.868,16

Zuzendaria B > 20 7.076,64

Zuzendaria C < = 20 6.646,67

Zuzendaritza Karguak A > 40 4.547,33

Zuzendaritza Karguak B > 20 4.451,80

Zuzendaritza Karguak C < = 20 3.494,63

Idazkari albokoa 1.398,66

Saileko burua 1.056,46

Musika eta Arte Eszenikoen Irakasleen Kidegoa:

Arte Plastiko eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa:

Adierazpena Ikastetxeko ikasle kopurua Urtean zenbat

Zuzendaria A > 1.800 7.868,16

Zuzendaria B > 1.000 7.076,64

Zuzendaria C > 600 6.646,67

Zuzendaria D < = 600 6.247,94

Zuzendaritza Karguak A > 1.800 4.547,33

Zuzendaritza Karguak B > 1.000 4.451,80

Zuzendaritza Karguak C > 600 3.494,63

Zuzendaritza Karguak D <= 600 3.311,00

Idazkari albokoa 1.398,66

Saileko burua 1.056,46

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak:

Adierazpena Ikastetxeko ikasgela kopurua Urtean zenbat eurotan

Zuzendaria A > 55 7.474,27

Zuzendaria B > 23 6.682,65

Zuzendaria C > 15 6.252,89

Zuzendaria D > 7 5.853,82

Zuzendaria E < = 7 4.675,14

Zuzendaritza Karguak A > 55 4.153,54

Zuzendaritza Karguak B > 23 4.057,91

Zuzendaritza Karguak C > 15 3.311,00

Zuzendaritza Karguak D > 7 3.311,00

Zuzendaritza Karguak E <= 7 1.783,04

Saileko burua 733,58

Koordinatzailea 733,58

Irakasle delegatua 733,58

Kalitatearen Arduraduna 733,58

Zuzendari albokoa A 4.178,65

Zuzendari albokoa B 4.082,44

Zuzendari albokoa C 3.331,01

Zuzendari albokoa D 3.331,01

Zuzendari albokoa E 1.407,11

Bosgarrena. 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak derrigortasun-datarik gabekoak izan daitezke, edo hizkuntza-eskakizuna igarota eduki dezakete; 2. hizkuntza-eskakizunekoak, aldiz, derrigortasun-data atzeratua edo igarota eduki dezakete, dekretu honen eranskinetan agertzen diren zerrendetan jasotzen denez.

Seigarrena. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan lanpostuak betetzen dituzten maisu-maistren destino-osagarria urtean 2.002,02 euro gehiagokoa izango da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen destino-osagarriarekin berdintzeko.

Zazpigarrena. Lekualdatze-lehiaketaren bidez hornituko dira dekretu honen eranskinetan agertzen diren zerrendetako lanpostuak, lanpostu bereziak izan ezik. Azken horiek lehiaketa espezifikoaren bidez hornituko dira.

Zortzigarrena. Ingelesez emandako espezialitateetako lanpostuak betetzeko, dagokion espezialitateaz gain, Ingeleseko espezialitatea ere edo Ingeles filologian lizentziatura edo lizentziatura baliokidea edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako Maila Aurreratuko Agiria edo agiri baliokidea ezinbestekoa izango da.

Bederatzigarrena. «Hizkuntza indartzeko irakaslegoa» espezialitateko lanpostuak betetzeko jarraian agertzen diren espezialitateetako baten bat izatea ezinbestekoa izango da:

Gaztelera eta Literatura

Euskara eta Euskal Literatura

Geografia eta Historia

Latina

Greziera

Ingelesa

Frantsesa

Alemanera

Filosofia

Indarrik gabe geratzen da azaroaren 3ko 577/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda onartzen duena. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat dira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.