Euskadi.eus
  • 281/2010 DEKRETUA, azaroaren 2koa, RAIS Euskadi - Asociación Red de Apoyo a la Inserción Socio-laboral elkartea herri onurakotzat aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

281/2010 DEKRETUA, azaroaren 2koa, RAIS Euskadi - Asociación Red de Apoyo a la Inserción Socio-laboral elkartea herri onurakotzat aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5617
  • Xedapen-zk.: 281
  • Xedapen-data: 2010/11/02
  • Argitaratze-data: 2010/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, RAIS Euskadi - Asociación Red de Apoyo a la Inserción Socio-laboral elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, gizartebazterketaren aurka egiten duen lanagatik.

Eskabidea egiten duen elkartea 2000ko maiatzaren 10ean eratu zen, eta Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariaren 2000ko uztailaren 6 Ebazpenaz inskribatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrena dago inskribatua, AS/G/08693/2000 erregistro-zenbakiarekin.

Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.

Eratu zenetik, RAIS Euskadi - Asociación Red de Apoyo a la Inserción Socio-laboral elkarteak, bere helburu nagusia lortzeko beharrezko jarduera guztiak burutzen ditu, hau da, gizarte-bazterkeria pairatzeko egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea.

Gizarteak, benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betetzeko, dagokion espedientearen instrukzioa egin da, eta ondoren, helburua lortze aldera sail eta erakunde jakin batzuei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, RAIS Euskadi - Asociación Red de Apoyo a la Inserción Socio-laboral elkartea onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailok, bai erakundeok.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak elkarrekin proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek egindako txostenak ikusirik eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua

IDOIA MENDIA CUEVA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua.

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.