- 288/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Transferentzien Batzorde Mistoak 2010eko urriaren 28an hartutako Akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, Itsasoko Gizarte Institutuak hezkuntza, enplegua eta enplegurako lanbide-heziketaren arloan dituen zereginak eta zerbitzuak eskualdatzen dira, betiere azaroaren 5eko 1442/2010 Errege Dekretuan ezarritako baldintzetan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu288/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Transferentzien Batzorde Mistoak 2010eko urriaren 28an hartutako Akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, Itsasoko Gizarte Institutuak hezkuntza, enplegua eta enplegurako lanbide-heziketaren arloan dituen zereginak eta zerbitzuak eskualdatzen dira, betiere azaroaren 5eko 1442/2010 Errege Dekretuan ezarritako baldintzetan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 5394
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/09
- Argitaratze-data: 2010/11/16
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa
Testu legala
Transferentzien Batzorde Mistoaren akordioa irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak onartu zuen. Akordio horren 2. artikuluak xedatutakoaren indarrez, akordioan bertan betetzea agintzen ziren formalizazio-izapideak bete behar direnez, eta ikusita azaroaren 5eko 1442/2010 Errege Dekretuak berdin-berdin jasotzen duela Batzorde horren osoko bilkurak 2010eko urriaren 28an hartutako akordioa (hots, Itsasoko Gizarte Institutuak hezkuntza, enplegua eta enplegurako lanbide-heziketaren arloan dituen zereginak eta zerbitzuak eskualdeatzeari buruzkoa), honako Dekretu honen xedea da, batetik, akordio hori onestea eta argitara ematea eta, beste batetik, transferitutako zereginak atxikitzea.
Horregatik, Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 9an egindako bileran kontu hori aztertu eta onartu zela ikusita, honakoa
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 9an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Konstituzioak, 149.1.7 artikuluaren bidez, xedatzen du Estatuak erabateko eskumena daukala lan-arloko legeengan; hala eta guztiz ere, ez du bazter uzten autonomia-erkidegoetako organoek ere aukera izatea eskumenok lantzeko, eta, hain zuzen, eskumen hori badauka Euskal Autonomia Erkidegoak, bere Autonomia Estatutuaren 12.2 artikuluak emana. Autonomia Estatutua abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartu zuen, eta bertan dator xedatuta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiola lan-arloko legediaren inguruan Estatuak jarrita dauzkan legeak betetzea, bere gain hartuz gaur egun Estatuak arlo horretan lan-harremanen kontuetan dauzkan ahalmen eta eskumenak; bai eta, Estatuaren Goi Ikuskaritzarekin batera, Estatuaren zerbitzuak antolatu, zuzendu eta gainbegiratzeko ahalmena ere, lan-legedia ondo betetze aldera, eta beti ahalegina eginez lan-baldintzak gizartearen garapenarekin eta aurrerabidearekin bat etortzeko, langileen kualifikazioa eta prestakuntza erabatekoa bultzatuz.
Horrez gain, 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dio erabateko eskumena titulu akademikoak eta profesionalak lortu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzeko, eta Konstituzioaren 27. artikulua garatzeko oinarrizko arauak ezartzeko. Hezkuntza, oso-osorik, maila eta gradu, modalitate eta espezialitateak barne, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da, bere Autonomia Estatutuaren 16. artikuluak halaxe xedatzen baitu, Konstituzioaren aurreneko xedapen gehigarriak aginduta.
Konstituzioaren 149.1.13 artikuluak xedatzen du Estatuak daukala erabateko eskumena ekonomia-jarduera oro har planifikatzeko oinarriak jartzeko eta koordinatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoak, bere Autonomia Estatutuaren 10.25 artikuluaren arabera, Euskadiko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta planifikatzeko arloaren eskumen erabatekoa du, betiere, ekonomiaren antolamendu orokorraren barruan.
Eta, bereziki, enplegu betea lortzeko politikak lantzen jardungo da. Halaber, Estatutu horren 9.2.c) artikuluak xedatzen du euskal botere publikoek enplegua eta egonkortasun ekonomikoa sustatzen lagunduko duten neurriak hartu behar dituztela beti, beren eskumenen arloaren baitan.
Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegorako Estatutuaren aldi baterako bigarren xedapenak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak zehatz ezartzen dute zein eratan eta zer prozeduraren bidez gauzatu behar den Estatuko Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegora aldatzea.
Euskal Autonomia Erkidegorako autonomia-estatutuaren aldi baterako bigarren xedapenean aipatzen den Batzorde Mistoak bilera egin zuen 2010eko urriaren 28an, eta bertan akordio bat erabaki zuen Itsasoko Gizarte Institutuak hezkuntza, enplegua eta enplegurako lanbide-heziketaren arloan dituen zereginak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruz, eta akordio hori praktikan gauzatuko bada, ezinbestekoa izango du Gobernuak onespena eman diezaiola, errege-dekretu bidez.
Horrela, Euskal Autonomia Erkidegorako autonomia-estatutuaren aldi baterako bigarren xedapenean agintzen dena bete beharrez, Lurralde Politikako eta Herri-administrazioko Ministerioak egindako proposamena aintzat hartuta, eta Ministro Kontseiluak 2010eko azaroaren 5ean egindako bileran kontu hori aztertu eta onartu zela ikusita,
Errege-dekretu hau aldi berean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, eta argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Euskal Autonomia Erkidegorako autonomia-estatutuaren aldi baterako bigarren xedapenean adierazten den Batzorde Mistoak 2010eko urriaren 28ko osoko bilkuran hartutako Akordioa, hots, Itsasoko Gizarte Institutuak hezkuntza, enplegua eta enplegurako lanbide-heziketaren arloan dituen zereginak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa.
Antonio López Soto eta Juan Ignacio Urresola Arechabala jaunek, Euskal Autonomia Erkidegorako autonomia-estatutuaren aldi baterako bigarren xedapenean adierazten den Batzorde Mistoko idazkari izanik, honakoa
ZIURTATZEN DUTE:
Batzorde Mistoak, 2010eko urriaren 28ko osoko bilkuran, akordioa lortu zuen Itsasoko Gizarte Institutuak hezkuntza, enplegua eta enplegurako lanbide-heziketaren arloan dituen zereginak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeko. Honelaxe dago ezarrita akordioan:
Traspasoari oinarria ematen dioten arau konstituzionalak eta estatutuko arauak.
Konstituzioak, bere 149.1.7 artikuluaren bidez, xedatzen du Estatuak erabateko eskumena daukala lan-arloko legeengan; hala eta guztiz ere, ez du bazter uzten autonomia-erkidegoetako organoek ere aukera izatea eskumenok lantzeko, eta, hain zuzen, eskumen hori badauka Euskal Autonomia Erkidegoak, bere Autonomia Estatutuaren 12.2 artikuluak emana. Autonomia Estatutua abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartu zuen, eta bertan dator xedatuta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiola lan-arloko legediaren inguruan Estatutuak jarrita dauzkan legeak betetzea, bere gain hartuz gaur egun Estatuak arlo horretan lan-harremanen kontuetan dauzkan ahalmen eta eskumenak; eta, Estatuaren Goi Ikuskaritzarekin batera, Estatuaren zerbitzuak antolatu, zuzendu eta gainbegiratzeko ahalmena ere badagokiola, lan-legedia ondo betetze aldera, eta beti ahalegina eginez lan-baldintzak gizartearen garapenarekin eta aurrerabidearekin bat etortzeko, langileen kualifikazioa eta prestakuntza erabatekoa bultzatuz.
Konstituzioaren 149.1.13 artikuluak xedatzen du Estatuak daukala erabateko eskumena ekonomia-jarduera oro har planifikatzeko oinarriak jartzeko eta koordinatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoak, bere Autonomia Estatutuaren 10.25 artikuluaren arabera, Euskadiko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta planifikatzeko arloaren eskumen erabatekoa du, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat etorrita. Eta, bereziki, enplegu betea lortzeko politikak lantzen jardungo da. Halaber, Estatutu horren 9.2.c) artikuluak xedatzen du euskal botere publikoek enplegua eta egonkortasun ekonomikoa sustatzen lagunduko duten neurriak hartu behar dituztela beti, beren eskumenen arloaren baitan.
Horrez gain, 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dio erabateko eskumena titulu akademikoak eta profesionalak lortu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzeko, eta Konstituzioaren 27. artikulua garatzeko oinarrizko arauak ezartzeko. Hezkuntza, oso-osorik, maila eta gradu, modalitate eta espezialitateak barne, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da, bere Autonomia Estatutuaren 16. artikuluak halaxe xedatzen baitu, Konstituzioaren aurreneko xedapen gehigarriak aginduta.
Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegorako Estatutuaren aldi baterako bigarren xedapenak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak zehatz ezartzen dute zein eratan eta zer prozeduraren bidez gauzatu behar den Estatuko Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegora aldatzea.
Konstituzioak eta Estatutuak jasotako arau horietan oinarri hartuta, egokia da Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzea Itsasoko Gizarte Institutuak hezkuntza, enplegua eta enplegurako lanbide-heziketaren arloan dituen zereginak eta zerbitzuak.
Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartuko dituen zereginak. Transferitutako zerbitzuak identifikatzea.
Hezkuntzako kontuetan.
Euskal Autonomia Erkidegoaren esku geratzen dira, bere lurralde-eremua gainditu gabe, Itsasoko Gizarte Institutuak orain arte lanbide-heziketaren arloan egiten zituen zeregin eta zerbitzuak, zehazki, lanbide-hezkuntzako tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko egiten zituenak.
Lan, enplegu eta enplegurako lanbide-heziketaren arloko lan-araudia gauzatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren esku geratzen dira, bere lurralde-eremua gainditu gabe, lan, enplegu eta enplegurako lanbide-heziketaren arloko lan-araudia gauzatzeko, Itsasoko Gizarte Institutuak orain arte zeuzkan zereginak, eta bereziki, hauexek:
Laneko bitartekaritza kontuetan.
Itsasoko Gizarte Institutuak orain arte laneko bitartekaritza kontuetan, lan-eskaintzak eta lan-eskaerak lotu eta enplegua aurkitzen saiatzeko egiten zituen zereginak transferitzen dira, bai eta itsasoko langileei beren ezaugarrien araberako lana bilatzen laguntzeko zereginak eta lana ematen dutenei beren beharretara eta premietara ondoen egokitzen diren langileak bilatzen laguntzeko zereginak ere, arlo horretan lan-legediak agintzen duena betez, jakina, batez ere:
Lan bila dabiltzanen inskripzioa eta erregistroa egitea.
Lanean hasteko libre eta aukeran egoteari jarraipena egitea, eta prestazioen onuradunen eskariaren jarraipena egitea.
Lanerako orientazioa lantzea.
Lan-eskaintzen kudeaketan jardutea.
Kontratuen erregistroa eramatea.
Enplegua sustatu eta sostengua ematea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren esku geratzen dira enpleguari sustapena eta sostengua emateko zeregin guztiak, bai eta, lan-legedian jasota dauden enplegu-politika aktiboen programen gainean Itsasoko Gizarte Institutuak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten dituen zeregin guztiak ere.
Enplegurako lanbide-hezkuntzan.
Itsasoko Gizarte Institutuak bere eskumenen heinean itsasoko langileentzako lanbide-hezkuntza bereziaren arloan orain arte egiten zituen gauzatze-zeregin guztiak ere transferitzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoaren gain geratuko da, halaber, beren zerbitzuak autonomia-erkidegoan ematean dituzten erakunde eta elkarteekin sinatzen diren akordioen kontratazio, kudeaketa, eguneraketa eta ebazpenaz arduratzea.
Zeregin hauen eskualdatzea taxutzen denetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoak hartuko du Itsasoko Gizarte Institutuaren lekua institutu horrek eta beste organismo eta erakundeek sinatuta zituzten akordioetan, akordio horiek iraungi arte.
Esandako zeregin horiek guztiak ganoraz bete daitezen, eta zereginok berak hartuko dituenez, Euskal Autonomia Erkidegoari pasatzen zaizkio Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastetxea eta bere eremuan sartzen diren instalazio guztiak (1. zerrendan agertzen dira).
Euskal Autonomia Erkidegoak, itsasoko eta arrantzako kolektiboari dagokion horretan, Estatu espainiarrak bere gain hartu dituen nazioarte-mailako obligazioek agintzen dioten moduan jardun beharko du eskualdatzean jasotako zereginak lantzerakoan.
Estatuko Administrazioak beretzat gordetako zereginak.
Estatuko Administrazioak honako zeregin hauek beteko ditu aurrerantzean ere:
Itsas arloko enplegurako lanbide-heziketaren estatistikak egitea, Estatuaren helburuetarako.
Gaur egungo Itsas Prestakuntzako Zentro Nazionalen bidez betetzen diren zereginak egitea, baldin eta ikerketa eta prestakuntza espezializatuaren arloko helburu bereziak badituzte nazio-mailan zein nazioartean.
Atzerriko itsasontzietan eta petrolio-plataformetan marinel etorkinei laguntzea, bai kontratatzerakoan bai lanean ari diren bitartean eta ondoren, aberrira itzultzerakoan.
Gai horiei lotutako nazioarteko harremanak lantzea.
Estatuko Administrazioak eta Autonomia-Erkidegokoak batera bete beharreko zereginak.
Itsasoko Gizarte Institutuak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarren artean koordinatuta beteko dituzte honako zeregin hauek:
Informazioa banatzea eta elkarri laguntzea, eta elkar hartuta eta elkarri aholku emanez jardutea etengabe, honako transferentzi honen bidez eskualdatuko diren kontuetan; bi administrazioen artean hitzarmena edo halako beste tresnaren bat adostuko dute elkarlan hori nola eta zein baldintzetan egin zehazteko. Lan-merkatuari dagokionez, informazio-trukea eta lankidetza iraunkorra lan-merkatua hobeto ezagutzera bideratuko dira, Estatu osoan eskaeren eta eskaintzen arteko oreka bermatzeko, eta, halaber, itsasoko langileentzat eskubide-berdintasunaren, joan-etorri askearen, diskriminaziorik ezaren eta lanaren printzipioak bermatzeko Estatu osoan.
Lan-merkatuko bitartekari-zereginetan aritzeak emandako informazioa erregistratu eta tratatzeko orduan, gardentasuna bermatu behar da beti, eta informazio hori beti eskuragarri egongo dela, Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistemaren bidez (itsasoko langileen jarduera zehazten duen sistema da). Horretarako, komunikazioetarako metodologia zehaztuko da, koordinazioa behar bezalakoa izan dadin eta nazio-mailako informazio-sistema berma dadin, Itsasoko Gizarte Institutuaren koordinazioaren pean. Sistema horrek informazioa gardena eta eguneratua dela bermatuko du, uneoro, bai eta erabiltzaileek eta kudeatzaileek sartzeko aukera berdina izango dutela ere.
Estatuaren helburuetarako egiten diren estatistikak orain arte beste erabiliko direla bermatze aldera, transferitutako zereginak zenbat eta nola gauzatu diren estatistika ateratzeko beharrezko informazioa emango dio Euskal Autonomia Erkidegoak Itsasoko Gizarte Institutuari, egungo definizioak, edo, hala badagokio, Akordio honetako D.1 idatz-zatian aipatutako hitzarmenean ezarritako definizioak erabilita; hala, bermatuta egongo da Estatuko gainerako estatistika-informazioarekin koordinatu eta integratzeko modukoa izango dela. Bestalde, Itsasoko Gizarte Institutuak berak gai horiei buruz landutako informazioa helaraziko dio Euskal Autonomia Erkidegoari.
Estatu mailako proiekzioa duten programa informatikoak garatzea, eta programa horietatik sortutako informazioa eskuratzeko aukera ematea.
Itsasoko Gizarte Institutuak, gaur egungo Itsas Prestakuntzako Zentro Nazionalen bidez, edo nazio-mailan zein nazioartean ikerketa eta prestakuntza espezializatuaren arloko helburu bereziak dituzten zentroen bidez, behar duen laguntza eman behar dio Euskal Autonomia Erkidegoari, beharrezko diren prestakuntza-programa eta programa teknikoak garatzeko.
Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko harremana eta koordinazioa hobetzeko lagungarri izan daitekeen beste edozein zeregin.
Estatuaren ondasun, eskubide eta betebehar transferituak.
Transferituko zaizkion zereginak behar bezala bete ditzan, erantsitako 1. zerrendako inbentario zehatzean jasotako ondasun higiezinak eta eskubideak ere transferitzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoari: inbentarioan dagoen guzti-guztia, inolako ondasunik salbuetsi gabe. Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen ditu ondasun higiezin horietatik sortzen diren ahalmen eta eskubide guztiak, titularitatea izan ezik, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean egongo baita aurrerantzean ere.
Akordio hau indarrean sartu eta hiru hilabete pasa aurretik sinatu behar dira altzari, ekipo eta material inbentariagarriaren entregatu izanaren eta hartu izanaren aktak.
Euskal Autonomia Erkidegoari atxikitzen zaizkio Itsasoko Gizarte Institutuari dagozkion eta erantsitako 1. zerrendako inbentario zehatzean jasota dauden ondare-ondasunak.
Beti ere, baldin eta atxikipen horri ez badoa Gizarte Segurantzaren ondarearen Estatuaren ondaretik bereizia eta bere berariazko helburuak betetzeari lotua batasunaren kontra, horren titularitatea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak baitauka; hala, atxikitako higiezinak Gizarte Segurantzaren Balantzean jaso behar dira, Gizarte Segurantzako Kontu-hartzailetza Nagusiak aginduta bezala.
Aurreko zenbakietan aipatzen den araubidea behin-behinekoa izango da harik eta Itsasoko Gizarte Institutuari atxikitako Gizarte Segurantzaren ondasun higiezinen titularitatea osoa Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzeko baldintzak betetzen diren arte; eta Gizarte Segurantzari ondorioz ordain ekonomikoa eman behar bazaio, eman egingo zaio.
Autonomia Erkidegoak erabiltzeko moduan izango ditu honen bitartez atxikitzen zaizkion Gizarte Segurantzaren ondasun higiezinak, eta erkidegoaren ardura izango da higiezin horiek mantentzeko beharrezko diren konpontze-lan guztiak egitea, egoki iruditzen zaizkion hobekuntza-lanak egitea, higiezinen defentsan Zuzenbidearen arabera zilegi diren edukitze-egintzak gauzatzea, bai eta transferentzia gauzatzen den egunetik aurrera higiezin horiei eragiten dioten zerga-betebeharrak subrogatzea ere. Higiezinak partekatuak badira, gastu komunak okupatutako azalerarekiko proportzioan banatuko dira, erabat independente izan arte.
Gizarte Segurantzaren ondaretik atxiki zaizkion ondasun higiezinak, erakunde horren ondarea erregulatzeko arauek hala agintzen dutenez, Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio ez baldin badira erabiltzen edo atxikitzeko helburua aldatzen bada; halakoetan, Euskal Autonomia Erkidegoak jarraitu beharko du ordaintzen ondare hori kontserbatu eta zaintzeak eragindako gastua, eta ondare horien gaineko zerga-betebeharrak betetzea ere erkidegoari egokituko zaio, harik eta ez erabiltze edo helburu aldatze hori gertatu den ekitaldi ekonomikoa bukatu arte.
Euskal Autonomia Erkidegoari beste higiezin batzuk atxikitzeko erantsitako 1. zerrendan ez daudenak, Batzorde Mistoaren berariazko akordioa beharko da.
Euskal Autonomia Erkidegoak egindako eraikin berriak, bai eta transferitutako higiezin edo lursailen kanpo-egitura aldatzen duten eraikin handituak ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren ondarean txertatuko dira behin betiko; alde bien adostasunez erabakiko dira helburu hori gauzatzeko neurri egokiak, indarrean dagoen legeria zibil, hipotekario eta administratiboaren arabera. Horretarako, bide egokia izan daiteke bi administrazioen artean hitzarmenak sinatzea; hitzarmenok eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren titularitateko ondasun eta higiezinak besterentzeko eta zergapetzeko prozedurak zehazteko ere erabil daitezke. Nolanahi, besterentzea eta zergapetzea biak ala biak gauzatzekotan, ados egon beharko dute bi administrazioak. Horrez gain, hitzarmen horiexek erabil daitezke, baita ere, atxikipen berriak nahiz transferitutako zerbitzuen eta oraindik transferitzeke daudenen arteko permutak lantzeko ere, eta, oro har, bien interesekoa den edozer lortzeko.
Akordio hau indarrean sartzen denetik aurrera, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egoki diren neurriak hartuko ditu ondoriorik gabe gera daitezen Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoaren edo administrazio autonomiko horren mendeko organismo edo erakundeei akordio honen bidez eskualdatutako zerbitzuak emateko egindako ondasun higiezinen erabilera-lagapenak.
Transferitzen diren zerbitzu eta erakundeetara atxikitako langileak.
Honekin batera doan 2. zerrendan, izen eta guzti agertzen dira transferitutako zerbitzuetan lan egiten duten langileak. Euskal Autonomia Erkidegoaren mende egongo dira aurrerantzean langile horiek, autonomia-estatutuak agindutako lege-baldintzen men, hortaz, eta kasu bakoitzean aplikatzekoak diren arauen men, zerrenda horretan langile bakoitzaren kasuan zehaztuta agertzen den egoera horri berari eutsiz.
Itsasoko Gizarte Institutuak berak edo langileen arloan eskumena daukaten organoek emango diote transferentziaren berri langileei. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horretan eskumena daukaten organoei ere transferitutako langile guztien espedienteen kopia egiaztatua bidali beharko zaie, eta 2011. urtean zorpetzekoak ziren kopuruen gaineko hartzekoen ziurtagiriak ere bai.
Langileen zerrenda horretan zerbait zuzendu edo konpondu beharko balitz, bi administrazioek jakinaren gainean eta ados jarri behar dute lehenik, eta, ados daudenean, Batzorde Mistoko idazkaritzak ziurtagiria egin beharko luke dena delakoa aldatzeko.
Transferentziaren eragina izango duten aurrekontu-kredituak.
Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatze hau egiteak estatu mailan guztira urtero izango duen kostua, 2010. urtekoa, 3. zerrendan agertzen da.
Transferitu diren zerbitzuen agiriak eta espedienteak.
Transferitutako zerbitzuen agiriak eta espedienteak, eta horien inbentarioak, hiru hilabeteko epean aurkeztu behar dira, akordio honek indarra hartzen duenetik aurrera kontatzen hasita.
Eskualdatzeak indarra hartzeko eguna.
Akordio honen mami diren zeregin eta zerbitzuen transferentziak 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du indarra.
Eta hala ager dadin, hona hemen ziurtagiri hau, Gasteizen emanda, 2010eko urriaren 28an. Batzorde Mistoko idazkariak,
ANTONIO LÓPEZ SOTO.
JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.
1. ZERRENDA
ITSASOKO GIZARTE INSTITUTUAK HEZKUNTZA, ENPLEGUA ETA ENPLEGURAKO LANBIDE-HEZIKETAREN ARLOAN DITUEN ZEREGINAK ETA ZERBITZUAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI TRANSFERITZEAZ BAT ATXIKITA DOAZEN ONDASUN HIGIEZINAK
GIPUZKOAKO LURRALDE ZUZENDARITZAN
IDEN. ZK. IZENA / ERABILERA HERRIA / HELBIDEA KOKAPENA TRANSFERITZEKO
AZALERA AZALERA
GUZTIRA TITULARRA TITULU JURIDIKOA
(Data) OHARRAK (*)
2005
Bertako helbidea Orio
Arrantzale, 1 Behea (erabilera askotarako gelak) 146,80 m² 1.269,00 m² GSDO Jabetza-aldaketa (1980-12-23)
EDON (1986-11-25) Herri-lan eta Hirigintzako Ministerioa, Portu eta Itsasertzen Zuzendaritza
2001 Lurraldeko helbidea Pasaia
Marinos, 1 Sotoa
(ikasgelak) 156,00 m² 6.525,48 m² GSDO Salerosketa eta biltzea
(1949-11-26)
EDON (1985-06-18) Partikularrak
BIZKAIKO LURRALDE ZUZENDARITZA
IDENTIF. ZK. IZENA
/ ERABILERA HERRIA / HELBIDEA KOKAPENA TRANSFERITZEKO
AZALERA AZALERA
GUZTIRA TITULARRA TITULU JURIDIKOA
(Data) OHARRAK (*)
4805 Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastetxea Bermeo
Ongintza, z/g Eraikin guztia 1.318,37 m² 1.318,37 m² GSDO Dohaintza (1974-10-30)
EDON (1986-06-26) Udaletxea
4809 Bertako helbidea Ondarroa
Ibai-Ondo, 15 Bigarren solairua 35 m² 1.872,01 m² GSDO Dohaintza (1977-12-01)
EDON (1985-12-17) Ondarroako «Santa Clara» arrantzaleen kofradia
4810 Bertako helbidea Santurtzi
Cristóbal de Aurrieta etorbidea, 17-19 Bigarren solairua 80 m² 2.039,64 m² GSDO Salerosketa
(1992-03-30)
Santurtziko Udaletxea
(*) Jarri jatorrizko erakundea, eta noiz itzuli den (itzuli bada)
EDON: Obra berria aitortzeko eskritura publikoa
2. ZERRENDA
1 ZERRENDA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGORA TRANSFERITUTAKO ENPLEGUKO ETA LANERAKO PRESTAKUNTZAKO LANGILEEN ZERRENDA
I. FUNTZIONARIOAK
ZUZENDARITZA PROBINTZIALA: GIPUZKOA ORDAINSARIAK
ABIZENAK ETA IZENA NAN LANPOSTUA KARGUA: IZENDAPEN-MOTA EGOERA B.E. OINARRIZKOAK OSAGARRIAK GUZTIRA
LANTOKIA: GIPUZKOAKO LURRALDE ZUZENDARITZA
HUTSIK -- Lanpostua 14. maila -- KARRERAKO FUNTZIONARIOA J L 8.392,20 8.553,78 16.945,98
PROBINTZIA-ZUZENDARITZA: BIZKAIA ORDAINSARIAK
ABIZENAK ETA IZENA NAN LANPOSTUA KARGUA: IZENDAPEN-MOTA EGOERA B.E. OINARRIZKOAK OSAGARRIAK GUZTIRA
LANTOKIA: BIZKAIKO PROBINTZIA-ZUZENDARITZA
Jimenez Saenz, Julio Cesar 022728927 TALDE-BURUA 15. MAILA -- KARRERAKO FUNTZIONARIOA J L 12.178,73 14.366,41 26.545,14
LANTOKIA: LHE BERMEO (BIZKAIA)
Agudo Urresti, M. Del Carmen 072252753 Lanpostua 14. maila -- Karrerako funtzionarioa J L 10.397,40 14.115,59 24.512,99
Duque Castillo, Emilio 072241607 BBB/LH irakaslea -- Karrerako funtzionarioa J L 21.259,07 19.352,15 40.611,22
Ensunza Lamiquiz, Jose Ignacio 072239862 BBB/LH irakaslea Departamentuko burua karrerako funtzionarioa J L 20.668,64 19.136,15 39.804,79
Goyenechea Garay, Juan Carlos 014910968 Prest. tailer-maisua -- Karrerako funtzionarioa J L 17.624,83 17.900,93 35.525,76
Hutsik -- BBB/LH irakaslea -- Karrerako funtzionarioa J L 15.354,77 14.021,26 29.376,03
Zabaleta Astoreca, Mª Begoña 078868489 Lanpostua 14. maila C2 -- Karrerako funtzionarioa J L 9.645,45 13.161,09 22.806,54
2 ZERRENDA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGORA TRANSFERITUTAKO ENPLEGUKO ETA LANERAKO PRESTAKUNTZAKO LANGILEEN ZERRENDA
II. LAN-KONTRATUKO LANGILEAK
PROBINTZIA-ZUZENDARITZA: BIZKAIA ORDAINSARIAK
ABIZENAK ETA IZENA NAN LANPOSTUA KARGUA: IZENDAPEN-MOTA EGOERA B.E. OINARRIZKOAK OSAGARRIAK GUZTIRA
LANTOKIA: LHE BERMEO (BIZKAIA)
Echevarria Betanzos, Arantza 072252834 Kud. Zerb. Erkid. Lagunt. -- Bitartekoa J L 14.006,96 1.711,11 15.718,07
Fernandez Gonzalez, Jose Luis 078868595 Goi-M. Tit. Jar. Berz. Idazkaria Lan-kontratuko langile finkoa J L 27.336,28 3.788,80 31.125,08
Goitia Renteria, Juan Francisco 024402179 Goi-M. Tit. Jar. Berz. BBB Ikasketa-burua Lan-kontratuko langile finkoa J L 27.336,28 3.423,70 30.759,98
Gutierrez Bustamante, Miren 014592569 Goi-M. Tit. Jar. Berz. Departamentuko burua Bitartekoa J L 27.336,28 1.132,98 28.469,26
Jaureguizar Emerit, Ernesto 072248242 Kud. Zerb. Erkid. Lagunt. -- Lan-kontratuko langile finkoa J L 14.006,96 3.482,25 17.489,21
San Miguel Rodriguez, 016070803 Goi-M. Tit. Jar. Berz. -- Bitartekoa J L 27.336,28 730,08 28.066,36
Urruchua Madariaga, Fco 072236628 Goi-M. Tit. Jar. Tek. Prof. -- Lan-kontratuko langile finkoa J L 17.704,68 3.223,30 20.927,98
Hutsik -- Goi-M. Tit. Jar. Berz. -- Lan-kontratuko langile finkoa J L 27.336,28 0,00 27.336,28
Zabalbeascoa Garro, Jose 014874396 Goi-M. Tit. Jar. Berz. -- Bitartekoa J L 27.336,28 365,04 27.701,32
Zabaleta Gaubeca, Juan A 072244122 Goi-M. Tit. Jar. Berz. Zuzendaria Lan-kontratuko langile finkoa J L 27.336,28 6.208,34 33.544,62
3. ZERRENDA
Urteko kostua, estatu mailan (2010eko ekitaldiko zuzkidurak)
Itsasoko Gizarte Institutua
3435 programa: Prestakuntza-ekintzak eta itsasoko langileen enpleguaren kudeaketa
Kapitulua Zenbat mila euro
1 2.235,16
2 1.103,14
4 646,10
6 683,36
Zeharkako kostuak 189,36
Lotutako kostuak 146,47
GUZTIRA 5.003,59


