- 293/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Euskadiko «Atece-Gipuzkoa» Hartutako Kalte Zerebrala elkartea herri-onurako aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu293/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Euskadiko «Atece-Gipuzkoa» Hartutako Kalte Zerebrala elkartea herri-onurako aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5482
- Xedapen-zk.: 293
- Xedapen-data: 2010/11/09
- Argitaratze-data: 2010/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Eta guzti horretan oinarriturik, Euskadiko «Atece-Gipuzkoa» Hartutako Kalte Zerebrala elkarteak, aipatu deklarazioa eskatu du; izan ere, uste baitu ezen, hartutako kalte zerebralak eragiten dien pertsonetan, egiten duen lana dela-eta merezi duela herri-onurako elkarte aitortua izatea.
Eskabidea egiten duen elkartea 1994ko abenduaren 16an eratu zen, eta Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariaren 1995eko martxoaren 22ko Ebazpenaz inskribatu zen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrena dago inskribatua, AS/G/05196/1995 erregistro-zenbakiarekin.
Elkarteak batik bat Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eremuan garatzen ditu bere jarduerak.
Eratu zenez geroztik, Euskadiko «Atece-Gipuzkoa» Hartutako Kalte Zerebrala elkarteak, bere helburu nagusia gauzatzeko beharrezko jarduera oro burutzen du, hau da, hartutako kalte zerebrala jasan dutenen bizi-kalitatea hobetzen.
Gizarteak, benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, Euskadiko «Atece-Gipuzkoa» Hartutako Kalte Zerebrala elkartea herri-onurako aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.
Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Osasun eta Kontsumoko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 9an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


