- 296/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak, nahitaez desjabetzeko, «Zaballa eta Ugarte auzoen artean, N-634 errepidean (1A, 2, 3, 4 eta 1B tarteak) espaloi bat egiteko proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu296/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak, nahitaez desjabetzeko, «Zaballa eta Ugarte auzoen artean, N-634 errepidean (1A, 2, 3, 4 eta 1B tarteak) espaloi bat egiteko proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5488
- Xedapen-zk.: 296
- Xedapen-data: 2010/11/09
- Argitaratze-data: 2010/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak, 2010eko apirilaren 29an egindako bilkuran, ondoko egitasmo hau onartzea erabaki zuen: «Zaballa eta Ugarte auzoen artean, N-634 errepidean (1A, 2, 3, 4 eta 1B tarteak) espaloi bat egiteko proiektua». Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak, 2010eko uztailaren 8an egindako bilkuran, desjabetzeko nahitaez hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua hogei eguneko epean jendaurrean jartzeko erabakia hartu zuen: 2010eko uztailaren 23ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (140. zk.) iragarkiak argitaratuz eta interesdunei jakinaraziz. Halaber, beste erabaki bat ere hartu zen: aipatu egitasmoa gauzatzeak eragiten dien ondasun eta eskubideak hartzeko nahitaezko desjabetzearen dosierrari hasiera ematea. Azkenik, ondasun eta eskubide horiek hartzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen bere garaian, eta alegazio bat aurkeztu zen, administrazio-dosierrean adierazten denez.
Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Zaballa eta Ugarte auzoen arteko lotura oinez irisgarri izatea lortu nahi da, egun auzo horiek lotzen dituen N-634 errepideak ez daukalako espaloirik.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko aren 9an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko da.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 9an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


