Euskadi.eus
  • 298/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Bergarako (Gipuzkoa) Eduegi baserria, Monumentu izendapenaz, Kultura Ondasun deklaratu zuen Dekretuaren aldaketa onartzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

298/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Bergarako (Gipuzkoa) Eduegi baserria, Monumentu izendapenaz, Kultura Ondasun deklaratu zuen Dekretuaren aldaketa onartzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 5489
  • Xedapen-zk.: 298
  • Xedapen-data: 2010/11/09
  • Argitaratze-data: 2010/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Estatutuko 10.19 artikuluen babesean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondareari dagokionez. Eta aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena, onartu zen.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2010eko apirilaren 23ko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 17ko EHAA, 90. zk.), Bergarako (Gipuzkoa) Eduegi baserria monumentu izendapenaz, kultura-ondasun deklaratzen duen urtarrilaren 27ko 16/2004 Dekretua aldatzeko prozedura jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko izapideei hasiera eman zitzaien.

Informazioa jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapidea egin ondoren, Azpiegitura Publikoen Eraikuntzaz Kaltetutako Jabeen Lamiategi Elkarteak M.ª Pilar Garitano Elcoroiribe andrearen ordezkari gisa, Bergarako udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak alegazioak aurkeztu zituzten.

Alegazioak aztertu eta gero, baietsi egiten da Gipuzkoako Foru Aldundiarena, alegia: ondasunaren ingurumarian interes orokorreko bide-azpiegiturak onartu ahal izateko nahitaezkoa dela, aurrez, monumentuari eta babestutako ingurumariari kalterik egingo ez dion trazadura alternatiborik ez dagoela frogatzen duen sustatzailearen justifikazio teknikoa.

Ezetsi egiten dira, aldiz, gainerako alegazioak, zeren eta, batetik, Azpiegitura Publikoen Eraikuntzaz Kaltetutako Jabeen Lamiategi Elkarteak M.ª Pilar Garitano Elcoroiribe andrearen ordezkari gisa egin duen eskaeraren arabera, hau da, Abiadura Handiko Trenaren trazadura tren-azpiegituraren ardatzaren erreserba-bandaren hegoaldetik, baina bandaren barruan, egitea eraikinean antzeko eragin-maila egongo balitzateke. Bestetik, Bergarako udalaren alegazioa dela-eta, hegoaldeko trazadura izenekoaren alde agertzen dena alegia, ezetsi egiten da, zeren eta kultura-ondasuntzat jotako ingurunearen mugaketa zorrotzetik kanpo geratzeak ez baitu esan nahi trazadura horrek eragingo ez dionik.

Ondorioz, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 11.1 eta 12. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek egindako aldeko txostena aztertu ondoren, eta Kulturako sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2010eko azaroaren 9ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehenengoa. Kultura Sailak dekretu honen berri emango du Jabetza Erregistroan, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta, horrekin batera, honako erakunde hauei jakinarazi: Bergarako udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuari eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuari, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari.

Bigarrena. Kultura Sailak eskaera egingo dio Bergarako udalari udal hirigintza-araudia egokitu dezan monumenturen babes-araudiak ezartzen dituen betebeharretara, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2 artikuluak hala xedatzen duelako.

Hirugarrena. Argitara dadila dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, jende guztiak horren berri izan dezan.

Monumentuaren mugaketak hartzen duen eremuan egin beharreko esku-hartzeek aldez aurretik Foru Aldundiko organo eskudunen baimena beharko dute, eta baimen horren ondotik eskuratu behar da udal lizentzia, halaxe xedatzen du-eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1 artikuluak.

Lehenengoa. Dekretu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, aurretik bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo bestela zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 9an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

  1. Baserriaren ikuspegia murrizten duten edo ingurunea hondatzen duten esku-hartzeak, hiri-altzariak eta bide handiak barne. Dena den, onargarritzat joko dira interes orokorreko bide-azpiegiturak, betiere monumentuari eta babestutako ingurumariari kalterik egingo ez dion trazadura alternatiborik ez dagoela frogatzen duen sustatzailearen justifikazio teknikoa eransten bada, bai eta eskura dauden ingurumen-teknika onenak aplikatuz aski diren neurri zuzentzaileak ere, besteak beste eragindako ingurunearen paisaia lehengoratzeari buruzko proiektua idaztea, honako alderdi hauek jasoko dituena: lurperatutako uztarri bat exekutatzea; dardarak saihesteko lubaki barrubete bat exekutatzea; hala badagokio, lehengo sarbidearen antzeko trazadura izango duen bide berri bat exekutatzea, behar bezala integratuta eta behar diren bertako larre eta zuhaitzak landatuz. Baserriko inguruneak landa itxurari eutsi beharko dio.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik