Euskadi.eus
  • 300/2010 DEKRETUA, azaroaren 16koa, Elkargi EBB Elkarrekiko Berme-baltzuaren kapitalean aldi batean parte hartzeko baimena ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

300/2010 DEKRETUA, azaroaren 16koa, Elkargi EBB Elkarrekiko Berme-baltzuaren kapitalean aldi batean parte hartzeko baimena ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 5721
  • Xedapen-zk.: 300
  • Xedapen-data: 2010/11/16
  • Argitaratze-data: 2010/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Finantza-krisiaren ondorioz, luzatzen ari da ETEen eta autonomoen finantzazio-eskasiaren egoera, eta, horri aurre egiteko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak «2010. urterako urte anitzeko finantzaketa-lerroari lotutako abalak emateko modua antolatzen duen hitzarmena» sinatu zuen Elkargi EBB Elkarrekiko Berme-baltzuarekin, 2010eko martxoaren 1ean.

Hitzarmenak helburu jakin bat zuen, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programa garatzen duen otsailaren 9ko 41/2010 Dekretuaren eremuan Elkargi EBBk emandako abal-eragiketak birfinkatzea.

Aurreko hitzarmenaren data bereko eranskin batean honakoa ezarri zen: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak behin-behineko ekarpen itzulgarriak egingo ditu Elkargi EBBren kapital sozialean, hitzarmen honetako estipulazioei jarraituz eta honako baldintza hauen arabera:

Kapital sozialean egindako ekarpenaren zenbatekoa hitzarmenaren babesen gauzatutako abalen % 0,8koa izango da gehienez, eta sei hilean behin egingo da, seihileko natural bakoitzean gauzatutako abal kopuruaren arabera».

Elkargi EBB baltzuak, aurtengo irailaren 23ko idazkiaren bitartez, 2010. urtearen lehenengo seihilekoari zegokion 659.560 euroko kapital-ekarpena eskatu zuen.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 110.1 artikuluak dioenez, enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak, doako eskuraketa ez baldin bada behinik behin, nahitaezkoa izango du sozietatearen xedea adieraztea, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eskuratze horretan izango duen partaidetzaren ehunekoa ere, zuzenean nahiz zeharka.

Elkargi EBB baltzuaren helburua da bertako partaide diren bazkideei berme pertsonalak ematea, abal bidez edo zuzenbidean onartutako edozein bitartekoz, kauziozko asegurua bazter utzita, bazkideek berme horien bidez beren enpresetako negozio multzoaren edo trafikoaren barruan eragiketak egin ditzaten.

Eskuratze horren aurretik EAEko Administrazioak Elkargi EBBren ordaindutako kapital sozialean zuen partaidetza-ehunekoa % 8,0756koa zen 2010-06-30ean. Ekarpen horren ondorioz % 0,9002ko ehuneko gehigarria izango luke egun berean. Elkarrekiko berme-baltzuak, beren araudiak hala ezarrita, kapital aldakorreko baltzuak dira, eta horrexegatik ditu partaidetza horrek gorabeherak. Ekarpen hori balio nominalean egingo da, inolako jaulkipen-primarik gabe.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 16ko bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honakoa

Dekretu honek onesten den egunetik bertatik eragingo ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 16an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik