Euskadi.eus
  • 308/2010 DEKRETUA, azaroaren 23koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko bokalak kendu eta beste batzuk izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

308/2010 DEKRETUA, azaroaren 23koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko bokalak kendu eta beste batzuk izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 5826
  • Xedapen-zk.: 308
  • Xedapen-data: 2010/11/23
  • Argitaratze-data: 2010/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko azaroaren 19an onartutako Garraio Jasangarriaren Gida-Planaren helburuetariko bat da garraiatzeko moduen artean bestelako oreka bat sustatzea, ingurumenean eraginik txikiena dutenak bultzatuz, eta horien artean trenbide-sistema, bereziki. Alde horretatik, ekinbide argi bat zehazten du: Euskadiko trenbide-azpiegiturak kudeatzeko ente publikoa sortzea.

Horretarako, maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak zuzenbide pribatuko ente publiko bat sortu zuen, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea izenekoa. Ente horren helburua da trenbide arloko azpiegiturak eraikitzea eta administratzea, eta bere jarduera zuzenbide pribatuari lotuko zaio, nahiz eta salbuespen batzuk izango dituen, hala nola kontratazioa, erantzukizun-araubidea, zerga-araubidea eta administrazioaren ahalak erabiltzea dakarten jarduera-eremu jakin batzuk, haietan zuzenbide publikoaren mende egongo baita.

Hori dela eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoarekin bat, eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak erakunde horren Administrazio Kontseiluaren osaerari buruz 9. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 23ko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 23an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.