Euskadi.eus
  • 326/2010 DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, zeinarekin Kultura Sailean kredituak habilitatzen baitira 2. kapituluko zenbait gastutarako, izan ere, Vitoria-Gasteizen saskibaloi torneo bat antolatzeari dagokionez diru-sarrerak lortu baitira, 186.865 euro. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

326/2010 DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, zeinarekin Kultura Sailean kredituak habilitatzen baitira 2. kapituluko zenbait gastutarako, izan ere, Vitoria-Gasteizen saskibaloi torneo bat antolatzeari dagokionez diru-sarrerak lortu baitira, 186.865 euro.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 6166
  • Xedapen-zk.: 326
  • Xedapen-data: 2010/11/30
  • Argitaratze-data: 2010/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2010eko uztailaren 13ko Ebazpenaren bidez, Gasteizen saskibaloi torneo bat antolatzeko kontratu pribatua esleitu zen.

Zenbait federazio nazionalekin nazioarteko torneo bat antolatzeko zen kontratua; hain justu ere, Gasteizen, 2010eko abuztuaren 6, 7 eta 8an, eta Espainia, Eslovenia eta Lituaniako saskibaloiko senior taldeekin.

Saski Baskonia SAD da kontratuaren esleipenduna, eta ezarritakoarekin bat etorriaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontuan sartu zuen, sarrerak eta abonuak direla-eta, lortutako zenbatekoa.

Kontzeptu ahori dela-eta lortutako sarrerek 186.865 euroko zenbatekoa egiten dute, eta Kultura Sailak eskatzen du zenbateko hori habilita dadila, zertarako-eta Sailaren 2. kapituluko zenbait gastu finantzatzeko.

Horregatik, kredituok gaitu egingo dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko eta Kulturako sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Programa Azpikontzeptua Euro

4511 238.99 106.865,00

4512 238.99 30.000,00

4513 238.99 50.000,00

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

Programa Azpikontzeptua Euro

4511 380.00 186.865,00

Kultura Sailaren 2. kapituluko zenbait gastu finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik